152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Enkante deialdiaren ediktua. 59/2013 hipoteka-betearazpena

Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Alicia Fidalgo Zudaire prokuradore andreak eskaturik, Caja Rural de Navarra S. Coop. de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 59/2013 hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da Naves Integrales, S.A.ren aurka, eta erabaki da honako ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

Antzingo mugapean: landa finka, 6. lurzatia, Montechico alderdian. Guztira, 2.220 m²-ko azalera du.

Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.116. liburukia, 19. liburua, 12. orria, 2.031. finka, 3. inskripzioa.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 72.937,00 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko urriaren 25ean, 10:30ean, organo honen egoitzan.

–Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3148-0000-06-0059-13 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:

Ez dagoela jasota higiezinaren okupazioa.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari, hots, Naves Integrales, S.A.ri, legeak agintzen duen bezala jakinarazteko erabiliko da, non den jakiterik ez baitago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.

Lizarran, 2013ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1310344