4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 642/2013 falta-judizioa
Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fede eta lekukotza ematen dut: 642/2013 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:
77/2013 epaia. Agoitzen, 2013ko uztailaren 8an.
Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, ebasketa baten ondorioz bideratu diren 642/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa Noelia Cotelo Escalera aritu da, Uharteko Itaroa merkataritza guneko Gables establezimendua ordezkatuz, eta alderdi salatu gisa Alexandru Matei Ticu jauna.
Epaitza:
Alexandru Matei Ticu kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta baten egilea den aldetik, saiakuntza mailan, 50 eguneko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota ordainduz, hau da, 400 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 790.etik 792.era bitarteko artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota geldi dadin eta Alexandru Matei Ticuri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Agoitzen, 2013ko uztailaren 11n.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domenech.
Iragarkiaren kodea: J1310305