2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Oihan enkantea eman gabe
2013ko abuztuaren 2ko arratsaldeko 13:00ak izaki, ez da proposamen ekonomikorik jaso honako oihan enkanterako:
Alderdia: Zabaltzako 1. poligonoko 303 eta 317. lurzatiak (Zabaltzako Kontzejua).
Zuhaitz kopurua: 958. Espeziea: makala.
Zuraren kubikazioa (m³): 621. Balorazio ekonomikoa: 22.356 euro.
Enbor tikiaren kubikazioa (m³): 257. Balorazio ekonomikoa: 1.542 euro.
Hasierako prezioa: 23.898 euro (BEZa kanpo).
Eta oihan aprobetxamendua saltzeko baldintza ekonomiko-administratiboen agiriaren 3. oinarriari jarraikiz, han zehazten baita lehenbiziko enkantea eman gabe geldituz gero bigarren enkantea hurrengo ostiralean eginen zela, hortaz, 2013ko abuztuaren 9an eginen da, arratsaldeko 13:00ean, Zabaltzako Kontzejuan, baina %10 merkeago, hasierako lizitazioa baino.
Zabaltzan, 2013ko abuztuaren 2an.–Kontzejuko burua, Emilio Izu Aizcorbe.
Iragarkiaren kodea: L1311281