152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Aurrekontuko 1/2012, 2/2012 eta 3/2012 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2012ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/2012 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.441.62102 kontu-saila.–Horniduraren eta hartuneen sarea hobetzea. Zenbatekoa: 8.800 euro.

FINANTZABIDEA:

Diru-sarreren kontu-saila: Determinazio libreko ekarpena. Zenbatekoa: 8.800 euro.

2/2012 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.441.62301 kontu-saila.–Kloratzailea erosi eta paratzea. Zenbatekoa: 1.800 euro.

FINANTZABIDEA:

Diru-sarreren kontu-saila: Determinazio libreko ekarpena. Zenbatekoa: 1.800 euro.

3/2012 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.441.62103 kontu-saila.–Iturburuetan ura biltzea, populazioa hornitzeko. Zenbatekoa: 21.000 euro.

FINANTZABIDEA:

Diru-sarreren kontu-saila: Larrialdietako prozedura ekartzea. Zenbatekoa: 21.000 euro.

Lapoblacion-Meanon, 2012ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1310835