2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Ordenantza, Salaketa artxibatuak direlarik hirigintzako tramitazioen gaineko txosten teknikoen kostua berdintzeko tasa arautzen duena. Behin betiko onespena
Txulapaingo Udalak, 2013ko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza, Salaketa artxibatuak direlarik hirigintzako tramitazioen gaineko txosten teknikoen kostua berdintzeko tasa arautzen duena.
Iragarkia argitara eman zen 2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, eta ikusgai jarri iragarki oholean; 30 egunean jendaurrean egon den bitartean inork ez du haren kontrako alegaziorik aurkeztu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara.
Txulapainen, 2013ko ekainaren 20an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.
Ordenantza, Salaketa artxibatuak direlarik hirigintzako tramitazioen gaineko txosten teknikoen kostua berdintzeko tasa arautzen duena
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako edo ingurumeneko edozein jarduketa tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, salaketa arrazoitu gabea egin ondoren, eta Alkatetzaren ebazpenaren bidez artxibatua.
3. artikulua. Tasa horri loturiko ekintza hirigintzako jarduketa horretan gauzatzen da:
–Salaketa artxibatzea, Zerbitzu tekniko, administratibo, juridiko eta ingurumenekoek ulertzen dutenean ez dela kontuan hartu behar oinarri gabekoa delako, edo legezkotasuna babesteko espedientea edo betearazpen agindu zehatzak edo kontrako hirigintzako edozein espediente mota ez hastea.
4. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da Alkatetzaren ebazpena ematen denean, salaketa artxibatzen baitu, Zerbitzu tekniko, administratibo, juridiko eta ingurumenekoek ulertzen dutenean ez dela kontuan hartu behar oinarri gabekoa delako, edo legezkotasuna babesteko espedientea edo betearazpen agindu zehatzak edo kontrako hirigintzako edozein espediente mota hastea bidezkoa ez delako.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Honako hauek ordaindu beharko dute: pertsona natural edo juridikoak, hirigintzako irregulartasunak direla-eta salaketa jarrita Zerbitzu tekniko, administratibo, juridiko eta ingurumenekoek ulertzen dutenean ez dela kontuan hartu behar oinarri gabekoa delako, edo legezkotasuna babesteko espedientea edo betearazpen agindu zehatzak edo kontrako hirigintzako edozein espediente mota hastea bidezkoa ez delako, eta hortaz, Alkatetzaren ebazpena ematen da, espedientea artxibatzen duena.
Tarifak eta karga-tasa
6. artikulua. Hirigintzako Aholkularitzaren eta ingurumenaren arloko enpresen txostenek zer kostu duten, horrenbestez izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Tasaren likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
Azken Xedapen Bakarra.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.
Iragarkiaren kodea: L1309449