2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2, 3 eta 4/2013 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2013ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
–2/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 6.000 euro.
–3/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 2.000 euro.
–4/2013 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 6.000 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2013ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1310891