2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2013ko ekitaldiko aurrekontuko 3, 4, 5, 6 eta 7. aldaketak. Behin betiko onespena
2013ko ekitaldiko aurrekontuko 3, 4, 5, 6 eta 7. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.800,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 22.000,00 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 71.800,00 euro.
Cortesen, 2013ko uztailaren 23an.–Alkatea, Javier Blasco Mendivil.
Iragarkiaren kodea: L1310847