152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Berriozarko ER sektoreko Plan Partzialean (D1 lurzatia)
Behin betiko onespena

2013ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen aldaketa Berriozarko ER sektoreko Plan Partzialeko determinazio xehakatuetan. Hura 2013ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an, argitaratu ondoan inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta 2013ko maiatzaren 29ko osoko bilkuran behin betiko onetsi da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, haren testu arauemailea argitaratuko da.

ALDAKETA ER PLAN PARTZIALEKO DETERMINAZIO XEHAKATUETAN (D1 ZUZKIDURA-LURZATIAREN MUGAK)

Aldaketarako proposamenak aldaketa dakar Berriozarko ER sektoreko indarreko Plan Partzialeko lurzatien espazio determinazioetan, haren 5.P planoan eta birzatitzeko proiektuaren 3. eta 12. planoetan biltzen baitira eta proposamenaren info 02, info 03 eta info 04 planoetan definitzen baitira.

Horretarako, D1 lurzatiaren 735 m² banandu dira aparkatzeko eremutik, osasun-etxeari atxikita dagoen aldetik. Hori eremu librea, bideak eta aparkatzeko tokiak izateko erabiliko dira, eta 20 metro eta 88 cm zabal izanen da, eta 34,25 metro sakon, aparkatzeko tokiaren iparraldean baitago. Hara sartzeko eremua 5 metro zabal eta 4 metro sakon izanen da. Lurzati hori sektoreko V lurzatian sartu da, V-1 lurzati gisa, bidea izanen baita; deter 05 planoan definitu da.

D1 lurzatitik 1.364.85 m² banandu dira lau lurzatitan: ZL1-1 lurzatia, 285 m²-koa; ZL1-2 lurzatia, 961 m²-koa; ZL1-3 lurzatia, 60,54 m²-koa; eta ZL1-4 lurzatia, 158,31 m²-koa. Zenbait modutan egin da. Lurzati hori sektoreko ZL1 lurzatian sartu da, ZL1-1, ZL1-2, ZL1-3 y ZL1-4 lurzatiak izanik; horiek zona librea eta berdegune publikoak izanen dira eta deter 05 planoan definitu dira.

V lurzatitik aparkalekuetarako aldea kendu da, Oianondoa kaleko 2. zenbakiaren parean dagoena: 735 m² ditu eta haren neurriak 33,8 metro x 21,7 metro dira; D1 - A izena du eta deter 06 planoan definitu da.

ZL1 lurzatitik U formako aldea kendu da, 1364,85 m²-ko azalera duena, aparkalekua inguratu eta Basoa parkeko bidearen mugaraino iristen baita. Besoek honako neurriak dituzte: 47,5 metro (parkearen perpendikularra) eta 44,21 metro (parkearen paraleloa). D1-2 A izena dauka.

Lurzati horiek D1 lurzatiari batzen zazkio, eta horrela 2.100 m²-ko lurzati bakarra osatzen dute, haren neurriak 44.20 x 47,5 m baitira. D1-1 izenekoa da eta D1 lurzatiaren zuzkidura-erabilera bera dauka.

ER sektore osoko lurzatien behin betiko egoera deter 07 plano bateratuan definituta dago.

Azalerak ez dira aldatu, ez oro har ez erabilera orokorretan.

D1-1a eta D1-2a lurzatierako honako determinazio hauek zehaztu dira, erabilerako eta okupaziorako:

  • Jarduketa D1-1a eta D1-2a lurzatietan modu bateratuan eginen da, lurzati bakarra izanen balira bezala.
  • Eraikuntzako jarduketak haren iparraldean eginen dira, PA-34 errepideko galtzadaren mugatik 50 metro gainditu gabe (galtzada eta bazterbidearen arteko bereizketa), Nafarroako Errepideei buruzko egungo legearen arabera. Lerrokadura hori Musika Eskolako hegoaldeko egungo fatxadaren luzapenarekin bat heldu da, gutxi gorabehera.
  • D1-1a eta D1-2a lurzatien erabilera xehakatua ekipamendutarako dotazional publikoa izanen da, kultura eta/edo jolaserako.

Berriozarren, 2013ko ekainaren 20an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1309212