2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
ZA-17 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketaren aldaketa (bigarren aldaketa).
Hasierako onespena
Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2013ko uztailaren 24an, 154/2013 Ebazpena eman zuen bigarren aldaketa hasiera batean onesteko Andosillako Udal Planeko ZA-17 unitatearen birzatiketa proiektuan, urtarrilaren 18ko 010/2012 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (24. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 3koa).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Andosillan, 2013ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1310869