152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

292E/2013 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Arantzako udal mugapean, Aientsa izeneko kanpoko transformazio zentro trinkoaren proiekturako eta hura sare elektrikoari lotzeko. Iberdrola Distribución, S.A.U.k sustatu du proiektua.

Espedientea: Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: Aientsa izeneko kanpoko transformazio zentroa, Arantzan.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legearen Erregelamenduaren eranskina: 2C-Ingurumen ukipenetarako baimenaren mende dauden jarduerak eta proiektuak.

Udalerria: Arantza.

Sustatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektatutako jarduketaren bidez, CTIC Aientsa izeneko kanpoko transformazio zentro trinko bat, 250 kVA-koa, eraikiko da, eta TA Lesaka-Igantzi linea elektrikoko (13,2 kV-ekoa, s/c) N-123 euskarritik (berrituko da) abiatuko den hargune elektriko berri batetik hornituko da. Orobat, Aienas izeneko kanpoko transformazio zentroa deseginen da.

Espedientean Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena jaso da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Aientsa izeneko kanpoko transformazio zentro trinkorako eta hura sare elektrikoari lotzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k sustaturik.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

Ingurumen arlokoak:

–Airekoa lur azpiko bihurtzeko euskarria 2013ko ekainaren 25ean aurkeztutako dokumentazio osagarriarekin bat eginen da.

Hirigintza arlokoak:

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluaren arabera, azpiegiturari lotutako aire zabaleko elementuek (itxiturak, euskarriak, eraikuntzak) 3 m-ko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko ertzetik neurtuta.

–Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskumena duen organoari eskatuta.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen horren gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Arantzako Udalari, Basozaintzari (Bidasoa aldeko barrutia) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1310585