1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
239/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eremuko bulegoen sare berria onesten duena.
Nafarroako Parlamentuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Batzordeak, 1998ko azaroaren 12ko bilkuran, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Arazoetarako Eskualdeko Plana onetsi zuen, bai eta hari lotutako 6 ebazpen-proposamen ere.
4. ebazpen-proposamenak ezartzen zuenaren arabera, Plana onetsi ondoren, Nafarroako Gobernuak egutegi bat prestatuko zuen, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Arazoetarako Eskualdeko Planak sortutako egitura berritik gertu zeuden edo mugakide ziren beste udalerri nagusien egiazko beharrei erantzuna emateko.
Ebazpen-proposamen hori betetzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 1998ko abenduaren 7ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako nekazari eta abeltzainei Departamentuko eremuko bulego berrietan arreta emateko egutegia onetsi zen. Bulego horiek, onetsitako Planaren arabera berrantolatu ondoren, iraungitako tokiko nekazaritza ganberak ordeztuko zituzten.
Eremuko bulegoen sareak zerbitzu administratibo eta teknikoak ematen dizkie Nafarroako nekazari eta abeltzainei.
Gaur egun, zerbitzu horiek hainbat herritako 46 bulegoen sare baten bidez ematen dira.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eremuko bulegoen sarea berrantolatzeko beharra aztertu du, bulego horiek gaur egungo egoerara egokitzeko. Horretarako, 2012ko otsailean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eremuko bulegoen sarea modernizatzeko proiektuari eman zitzaion hasiera.
Proiektu hori bukatu ondoren, bulegoen sari berria ezarri da. Haien banaketa eta ordutegiak foru agindu honen I. eranskinean adierazten dira, eta 2013ko uztailaren 1etik aurrera daude indarrean.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.
AGINDU DUT:
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eremuko bulegoen sare berria onestea, foru agindu honen I. eranskinean adierazten dena, 2013ko uztailaren 1eko ondorioekin.
2. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Abeltzaintza Zerbitzura eta Nekazaritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2013ko uztailaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
I. ERANSKINA
Eremuko bulegoak. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua
Banaketa eta ordutegiak, 2013ko uztailaren 1etik aurrera.
BULEGO NAGUSIA | BULEGO LAGUNTZAILEA | ORDUTEGIA |
Elizondo | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Doneztebe | Astelehenetan eta ostegunetan, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Lesaka | Astearteetan, 11:00etatik 14:00etara. |
Irurtzun | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Larraintzar (Ultzama ibarra) | Asteazkenetan eta ostiraletan, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Lekunberri | Astearteetan eta ostegunetan, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Lakuntza | Astelehenetan, 08:00etatik 14:30era arte. |
Zangoza | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Agoitz | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:30era arte. |
| Otsagabia | Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 12:00etatik 14:30era arte. |
| Erronkari | Ostegunetan, 12:00etatik 14:30era arte. |
| Aribe | Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 12:00etatik 14:30era arte. |
Lizarra | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Los Arcos | Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Mendabia | Astearteetan eta ostegunetan, 08:00etatik 14:30era arte. |
Tafalla | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Alesbes | Astelehenetan eta ostegunetan, 09:00etatik 14:30era arte. |
Tutera | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
| Cadreita | Astearteetan, 08:00etatik 14:00etara. |
| Cortes | Asteazkenetan, 08:00etatik 14:30era arte. |
San Adrián | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
Viana | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
Iruña | | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era arte. |
Iragarkiaren kodea: F1310337