148. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 27koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berako Fundiciones de Vera, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Berako Fundiciones de Vera, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003612021997) aztertu da, Erregistro honetan 2013ko ekainaren 10ean sartu zena. Enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2013ko maiatzaren 23an izenpetu zuten, eta 2013ko ekainaren 26an zuzendu, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko ekainaren 27an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

FUNDICIONES DE VERA, S.A.
ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA. 2013.
eta 2014. urteak

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langile eremua.

Hitzarmen kolektibo honetako xedapenen eraginpean daude Fundiciones de Vera, S.A. (FUNVERA) enpresaren kontura lan egiten duten langile guztiak. Zuzendaritzakoak salbuesten dira, ordainsariei dagokienez bakarrik.

2. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen honen indarraldia bi urtekoa izanen da, hasi 2013ko urtarrilaren 1etik eta 2014ko abenduaren 31ra arte.

Hitzarmena 2014ko irailaren 30ean hartuko da salatutzat, hau da, amaiera eguna baino hiru hilabete lehenago; aldeek konpromisoa hartzen dute urriaren 31 baino lehen Negoziazio Batzordea berriro osatzeko, eta hitzarmen berriaren negoziazioa 15 eguneko epean hasteko, batzordea osatzen den egunetik hasita.

Berariaz adostu da ezen hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela harik eta bi aldeek horren ordezko bat izenpetzen duten arte.

II. KAPITULUA

Lanaren araubidea

3. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmenak irauten duen bitartean, urtean benetan egin beharreko lanaldia 1.695 ordukoa izanen da.

Hiru txandako langileen lanaldi jarraituetan edo beste edozein lanaldi jarraitutan lanordu kopurua berdina izanen da, baina hamabost minutuko atsedenaldia izanen da lanaldi arrunt bakoitzeko, benetan lan egindako denboratzat joko dena.

4. artikulua. Egutegiak.

Lan egutegia azaroan eginen da, bi aldeak ados egonik, baldin eta jaiegun ofizialak jada ezagutzen badira egun horietarako.

5. artikulua. Barne malgutasuna.

Hitzarmen honek irauten duen bitartean, doikuntzarako 18 egun ezarri dira, bezeroek, hornitzaileek edo barreneko egoerak sortutako edozein inguruabarrengatik, puntako ekoitzaldiagatik, eskariak galdu edo murrizteagatik, galdutako ekoizpenak berreskuratzeagatik, bezeroak adierazita aldi batean produktuak edo zerbitzuak hornitzea eteteagatik eta antzeko beste edozein arrazoirengatik, produkzio programetan izandako aldaketak erantzute aldera; hartara, langile bakoitzari dagokion urteko lanaldia 9 egunetan luza edo murritz daiteke, enpresak hala erabakita, baldin eta artikulu honetako baldintzak betetzen badira.

Edonola ere, aurreko paragrafoan aipatzen den malgutasunak ezin du ekarri, egun horiek erregulatu ondoren, enpresak ezarriko duen urteko lanaldia handitzea.

Beharrezkoa eta nahitaezkoa izanen da gutxienez 15 egun natural lehenago gaztigatzea ukitutakoei eta enpresa batzordeari, eta horren arrazoiak ematea.

Egun horiek lanegunak edo atseden-egunak izateari dagokionez, egun horien erregulazioa honela ezarri da:

–Malgutasuneko egunak plantilla osoari aplikatuko zaizkio.

–Egun positiboak egutegia doitzeko egunetan eta larunbatetan lan eginez erabili ahal izanen dira; larunbatetan goizeko txandan baizik ez da lan eginen, eta langile bakoitzak 4 larunbatetan lan egin dezake gehienez ere.

–Produkziokoek lan egindako larunbat bakoitzeko, bulegoetako langileek 40 minutu gehiago eginen dute lan egunero, astelehenetik ostegunera 12 egunez, hau da, lan egin beharreko larunbat bakoitzaren hiru asteko zikloak dirauen bitartean.

–Lan egindako larunbat bakoitzak 25 euroko diru ordaina izanen du.

–Urtea ixtean, malgutasuneko egunen kopuru osoa ez da 6 baino handiagoa edo txikiagoa izanen; hurrengo urteko egutegiko lan egunetan sartuko dira, negatiboak badira, urtarrilaren 31 baino lehen, eta, positiboak badira, urtarrilaren 31 baino lehen eskatu beharko dira hartzeko.

Aurrekoa gorabehera, edozein arrazoi dela-eta langile batek enpresa uzten duenean, langilearen kontua nola dagoen aztertuko da, nolako saldoa duen ikusteko. Orduren bat izanen balitz langilearen alde murrizketa eta konpentsazioa egin ondoren –halakorik bidezkoa balitz–, ordu horiek kitapenarekin batera ordainduko litzaizkioke. Alderantziz, ordu horiek enpresaren alde izanen balira, haien zenbatekoa kenduko litzaioke langileari kitapena ordaintzerakoan.

Malgutasuneko egun horiek erabiltzeko erregulazioak hurrengo urteko abenduaren 31n izanen luke mugaeguna, baldin eta gauzatzen bada.

Alde horretatik hitzarmen honetan xedatuari soilik jarraituko zaio, eta ezin izanen da hemen arautu ez dena aplikatu.

6. artikulua. Oporrak eta norberak libre hartzeko egunak.

1. Bi aldeak adostuta eginen den lan egutegian ezartzen diren egunetan hartuko dira oporrak.

2. Hitzarmen honek irauten duen bitartean, langile guztiek 6 egun izanen dituzte urteko, norberak libre hartzeko: 3 oporrei dagozkie eta beste 3ak aparte, urteko lan egutegian zehaztu gabe.

Egun horiek epe hauetan eskatuko dira:

1.–Urtarrilaren 31 baino lehen egindako eskaerak mugarik gabe baliozkotuko dira.

2.–Ekainaren 30a baino lehen egindako eskaerak mugarik gabe baliozkotuko dira, betiere irailaren 15etik aurrera hartzeko.

3.–Aurreko baldintzetan eskatzen ez diren egunak gutxienez 48 ordu lehenago eskatu beharko dira. Salbuespenetan, langileen ataleko zuzendaritzari arrazoituta, epe hori behar adina murritz liteke.

Eskatutako egunak hartzeko, ondoko muga hauek aplikatuko dira:

1.–Produkzio linea guztietan behargin bat ez egotea mugatzat hartuko da, muntaketan izan ezik (fresatzeko makinetan salbu); izan ere, horretan aldi berean 2 langile ez egoteko muga ezarriko da.

2.–Langile kopurua handituz gero, atal guztietan muga %25ekoa izanen da, eta Funvera osoan, %20koa.

3.–Enpresak ezar dezake aurreko muga horiek gainditzea, hala iritziz gero.

4.–Azaroaren 30a baino lehen eskatzen ez diren egunak enpresarekin batera hitzartu beharko dira abenduaren lehenengo egunetan, urte horretan hartu ahal izateko.

3. Langileren bati eskatzen bazaio oporretan zerbitzuak egiteko, eskubidea izanen du lan egindako orduak gehi %50 libre hartzeko, konpentsazio gisa.

4. Ordainsaria. Oporraldiko egun guztiak soldaten tauletan zehaztuarekin bat ordaindu beharko dira, ondoko kontzeptu hauengatik: soldata, maila, prima eta antzinatasuna.

7. artikulua. Lizentzia ordainduak, ordaindu gabeak eta eszedentziak.

A) Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

1. Langilearen ezkontza: 18 egun natural; lizentzia hori oporrei batzen ahal zaie, batera egokitzen badira.

2. Seme-alaben jaiotza: 4 egun natural; jaiotzatik aurrera 2 egun natural hartuko dira eta langileak aukeratuko du noiz hartu beste 2 egunak, jaiotzatik hasita 15 eguneko epearen barnean.

3. Ezkontidearen heriotza: 7 egun natural.

4. Ezkontidearen eritasun ez larria: ospitaleratu beharra badakar, erditzea salbuetsita, 2 egun natural.

5. Ezkontidearen edo odol edo ezkontza bidezko bigarren gradurainoko ahaideen eritasun larria edo ebakuntza, ospitaleratu beharra dakarrela frogatzen bada: 2 egun natural.

Egun horiek erabil daitezke ahaide horiek ospitaleratuta dauden bitartean; eta enpresan frogagiri bat aurkeztu beharko da, baimenaren bigarren eguneko datarekin, betiere adierazita gaixoa ospitaleratuta dagoela.

6. Etxeko atsedena eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntzagatik, odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura bitarteko ahaideen kasuan: 2 egun natural.

7. Guraso, seme-alaba eta anai-arreba odol bidezkoen heriotza: 3 egun natural.

8. Aitona-amonen, biloben, suhi-errainen, koinata-koinatuen eta aita-amaginarreben heriotza: 2 egun natural. Orobat, odol bidezko osaba-izeba, iloba edo lehengusu-lehengusina hiltzen denean, 4 ordu hiletara joateko.

9. Anai-arreben, gurasoen, seme-alaben, osaba-izeben, lehengusu-lehengusina propioen, iloba propioen eta koinatu-koinaten ezkontza: egun natural bat.

10. Behar-beharrezkoa den denbora, publikoa edo pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko, boto ematekoa barne.

11. Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko, lege edo hitzarmen bidez ezarritakoa.

12. Ohiko bizilekuaz aldatzeko: egun natural bat.

13. Beharrezkoa den denbora, langilea Gizarte Segurantzako espezialisten kontsulta medikora joateko (medikuntza orokorreko fakultatiboak aginduta), kontsulta ordua lanekoarekin bat heldu denean; hortaz, aipatutako agindu medikoaren frogagiria aldez aurretik aurkeztu beharko du langileak enpresan. Gainerako kasuetan, urtean 16 orduko mugaraino. Halaber, 16 orduko muga horren barrenean egonen da lehen graduko ahaideei osasun zerbitzuetara laguntzeko denbora.

14. Behar-beharrezkoa den denbora, lekuko gisa epaitegi batera agertzeko, epaileak deitzen badu ofizioz nahiz alderdi batek eskaturik.

15. Behar-beharrezkoa den denbora, erditu aurreko azterketa medikoak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, lanorduetan egin behar badira.

16. Seme-alaba izan, adopzioan edo harreran hartuz gero, Langileen Estatutuaren 45.1.d) artikuluarekin bat, haurrari esnea emateko bederatzi hilabete egin arte, langileek eskubidea izanen dute ordubetez lanetik kanpo egoteko, nahi badute bi zatitan banatuta. Ume baten baino gehiagoren erditze, adopzio edo harrera kasuan, proportzioan gehituko da baimenaren denbora.

Eskubideaz baliatzen denak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordeztu dezake, helburu berbererako, edo enpresaburuarekin adostuta denbora hori lanaldi osotan pilatu ahal du.

Baimen hau amak nahiz aitak hartzen ahal dute, beren nahierara, biak lanean ari badira.

Langileak zehaztuko du haurrari esnea emateko baimena zein epe eta ordutan hartuko duen, bere ohiko lanaldiaren barnean. Langileak, lanaldi arruntera itzuli behar badu, hamabost egun lehenago jakinaraziko dio enpresaburuari.

Haurrari esnea emateko baimenaren epe eta orduen zehaztapena dela-eta enpresaburuaren eta langilearen artean sortzen diren desadostasunak jurisdikzio eskudunak ebatziko ditu, lan jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 139. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez.

17. Semea edo alaba bere garaia baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik ospitalizaturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubetez lekutzeko. Orobat, lanaldia gehienez 2 ordu murriztu ahalko dute, eta lansaria ere proportzioan murriztuko zaie.

1. epigrafetik 10.era bitartekoetan, biak barne, aipatutako lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aitzina; horren frogagiria nahitaez aurkeztu beharko da, ondoren aurkezten bada ere.

Artikulu honetako 3., 4. eta 5. epigrafeetan “ezkontidea” aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duten herriko udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

Lizentzia horiei, 11., 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. epigrafeetan aipatutakoei salbu, 2 egun gehituko zaizkie langileak lekuz aldatu beharra duenean.

B) Soldatarik gabeko lizentziak.

1. Behar bezala arrazoitutako kasu berezietan, lizentziak eman daitezke behar adinako denborarako, hartzekorik izan gabe eta lizentziaren denbora kenduta antzinatasunaren ondorioetarako.

Soldatarik gabeko lizentzia horiek ezin dira inolaz ere erabili haiek ematen dituen enpresari lehia desleiala egiteko.

2. Enpresako langile orok eskubidea izanen du ordaindu gabeko lizentzia egun bat hartzeko (8 ordu), berak libre hautatzen duena. Lizentzia horren deskontua kalkulatzeko, lansari kontzeptu guztiak hartuko dira aintzat, antzinatasuna eta aparteko pagak izan ezik, eta guztia urtekotu eta zatituko da benetako lanorduen kopuruarekin.

Langileak aukeratuko du noiz hartu lizentzia egun hori, baina betiere hitzarmen honen 6.2 artikuluan ezarritako zehaztapenak bete behar dira.

C) Eszedentziak.

A.–Nahitaezko eszedentzia: nahitaezko eszedentzia, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publiko baterako izendatua edo hautatua izateagatik emanen da.

Halaber nahitaezko eszedentzia emanen zaie ordezkaritza handieneko sindikatuetan probintzia, autonomia erkidego edo estatu mailako hautapen bidezko karguak betetzen dituztenei.

Lanera itzultzeko, kargu publiko edo sindikala utzi eta hurrengo hilabetearen barnean eskatu beharko da.

B.–Borondatezko eszedentzia: enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, lau hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Eszedentzia bat hartuz gero, amaitzen denetik lau urte igaro behar dira eskubide honetaz berriro baliatu ahal izateko.

Eszedentzian dagoen langileak ez du beste eskubiderik enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko lehentasuna baizik.

Familiakoak zaintzeko eszedentzia hartzeko eskubideari dagokionez, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 46. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraituko zaio.

Itzulera idatziz eskatu beharko da, borondatezko eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez.

C.–Familia arrazoiengatik hartutako eszedentziak.

Langileek eskubidea izanen dute hiru urte bitarteko eszedentzia hartzeko, haur bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

Bi urtebetera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu, eritasun edo desgaitasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –odol bereko edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa– zaindu behar duten langileek.

Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan, eta zatika hartzen ahal da. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada.

Beste subjektu eragile batek beste eszedentzialdi bat izateko eskubidea sortzen duenean, hori hastearekin bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko zaio, eta bitartean eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Lehenbiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide talde berekoa edo kategoria baliokidekoa izanen da.

Aurrekoa hala izanik ere, langilea ofizialki aitortutako familia ugarikoa baldin bada, lanpostua 15 hilabetez gordeko zaio, gehienez ere, kategoria arrunteko familia ugaria denean, eta 18 hilabetez, luzeenera jota, kategoria berezikoa denean.

8. artikulua. Mantentze lanetako funtsezko zelulak eta makinak.

Mantentze lanak egiten dituztenen lehentasuna fabrikazio makinak izanen dira, ahalik eta produktibitate handiena lortzeko, eta, ahal dela, geldialdiak saihesteko. Horretarako, baldintza bereziak izanen dituzte langile horiek, honako hauek hain zuzen:

1. Aplikatu beharreko egutegian zehazten den lanaldia izanen da lanaldi arrunta, salbu eta larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak.

2. Urteko oporrak urtean zehar hartuko dira (abuztuan izan ezik), eta ez dituzte 2 pertsonak baino gehiagok hartuko aldi berean. Denen artean hitzartu behar dira, eta urtarrilean aurkeztuko dizkiote arduradunari.

3. Norberak libre hartzeko egunei dagokienez, bakarrik 2 langile egon daitezke batera lantokitik kanpo: mekanikari 1 eta elektrikari 1.

4. Mantentze beharren ondorioz, lanaldi arruntetik kanpo joateko eskatzen denean, langileak joateko prest egonen dira, eta ordu horiek poltsa batean metatuko dira. Poltsa horretan metatutakoa astebeteko lanaldia adinakoa denean, atsedena hurrengo hilabetean hartu beharko da nahitaez.

5. Lan txandak beti bi pertsonak osatuko dituzte gutxienez.

6. Langile horien ordainsaria fabrikazioko 4., 5. eta 6. mailetakoa izanen da, kontratatzen diren langile berrientzat. Egun plantillan dauden langileek oraingo ordainsari bera izanen dute.

7. Mantentze lanak egiten dituzten produkzioko langileek mantentze lanetako langileen tratamendu bera izanen dute.

9. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Langileen Estatutuaren 41.6 artikuluan xedatuarekin bat, adostasunik lortzen ez denean hitzarmen honetako lan baldintzak funtsean aldatzeko prozedura bati dagokion kontsulta garaian, alderdietako edozeinek Batzorde Paritarioari aurkezten ahal dio desadostasuna; horrek zazpi lanegun izanen ditu gehienez, desadostasuna aurkeztu zenetik aurrera, adostasuna lortzeko.

Bi aldeek berariaz adostu dute desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla, beti, adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoen barruan. Hain zuzen ere, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusi dira prozedurak, eta bertan sindikatuek parte hartzen dute, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.

III. KAPITULUA

Araubide ekonomikoa

10. artikulua. Soldata egitura.

I.–Sarrera. Ordainsarien egitura berriaren planteamendua. Printzipio orokorrak.

I.1.–1994ko apirilaren 15ean izenpetutako akordioak garatzeko, haien printzipioak aplikatuz eta Funverako sindikatuen eta enpresaren ordezkariek egindako lanpostuen balorazioaren ondorioz, ordainsarien egitura berria ezartzen zaie enpresako langileei.

Ordainketaren kontzeptuak errazagoak eta objektiboagoak izan daitezen, hona hemen helburuak:

A) Lanpostuen Balorazioen arabera eta bertan ezarritako objektibotasun irizpideen arabera (profesionalak, fisiologikoak, ingurunekoak, etab.) ordaintzea langile bakoitzaren jarduna, lanpostu desberdinak kontuan izanik; ahal dela, saihestuko da subjektiboki jokatzea lanpostu berean daudenekin eta ordainsari desberdinak izatea.

B) Legezko eta hitzarmenezko arauetan, itunetan eta enpresako ohituretan sakabanaturiko ordainsari-kontzeptuak bateratzea. Hala, egitura honetan sartzen dira gero definitu eginen diren kontzeptuak. Haietako batzuek beren nomenklaturari eutsiko diote, baina ordainketa eta kuantifikazio irizpide berrietara moldatuko dira. Beste batzuek, berriz, beren identitatea galduko dute, nahiz eta haiek ordaintzeko arrazoiak “mailaren araberako soldata” deritzon oinarrizko ordainsari-kontzeptuan bilduko diren, zeina denbora-unitateko soldata gisa ezarrita baitago.

I.2.–Soldaten egitura berriaren batasun eta zatiezintasun printzipioa.

Beste soldata-kontzeptu batzuen aplikagarritasunari eta arau onuragarriagoa aintzat hartzeari dagokienez, soldaten egiturako ordainsari-kontzeptuak multzoan hartuta aplikatuko dira, haien zenbateko osoekin. Ezin izanen dira banaka konparatu arau, lege edo hitzarmenetan ezarritakoekin.

Bermatu egiten da, nolanahi ere, langile guztien ordainsarien zenbatekoa ez dela izanen lehengo soldaten egitura, legeria orokorra edo/eta hitzarmen aplikagarriak erabiliz legokiekeena baino apalagoa.

I.3.–Ordainsarien egiturak honako osagai hauek izanen ditu:

Soldata-kontzeptuak:

–Denbora-unitateko soldata:

  • Mailaren araberako soldata.

–Osagarri pertsonalak:

  • Antzinatasuna.
  • Konpentsazio plusa.
  • Lanaldi irregularraren plusa.

–Egindako lanarengatiko osagarria:

  • Produkzio saria.

–Berariazko ordainsari funtzionalak:

  • Gaueko lana.
  • Aparteko orduak.

–Kalte-ordainak eta gastu kitagarriak:

  • Urruntasun plusa.
  • Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak.

II.–Ordainsari-kontzeptuen definizioa.

II.1.–Mailaren araberako soldata. Denbora-unitateko soldata da, Lanpostuen Balorazioan langileak daukan sailkapen mailari dagokiona.

Soldata-kontzeptu horren barnean daude Lanpostuen Balorazioa ezarri aurretik izan diren ordainsari-kontzeptu guztiak, bai eta legezko edo/eta hitzarmenezko arauen eraginkortasun orokorraren ondorioz aplikagarriak izan litezkeen gainerakoak ere. Batez ere, honako hauek daude barnean, besteak beste: hitzarmeneko oinarrizko soldata, hitzarmeneko plusa; pizgarri gabeziaren plusa; lan nekagarri, toxiko edo arriskutsuen plusak; taldeburuen plusak; lanpostuaren mugigarritasunaren plusa; borondatezko osagarriak; lan berezien plusa; eginkizunen aldi baterako gehikuntzaren plusa, zelulako arduradunaren plusa, igande eta jaiegunetako ordainsaria.

Ordainketa-modulua, langile guztientzat, egun naturala izanen da. Haren zenbatekoa soldata-tauletan ezartzen da, sailkapen mailen arabera. Ondorioz, lanegunetan, jaiegunetan, aparteko pagetan eta oporretan ordainduko da.

II.2.–Antzinatasuna. Langileak enpresarekin duen denbora-lotura saritzeko soldata-osagarri pertsonala da sari hori.

Ordainketa-modulua bosturtekoa izanen da, eta zenbatekoa, berriz, ordainsari-tauletan ezarritakoa. Ondorioz, lanegunetan, jaiegunetan, aparteko pagetan eta oporretan ordainduko da.

Lanpostuen Balorazioan sartu gabeko langileentzat, ordea, oinarrizko soldataren %3,06 izanen da bosturteko bakoitzeko.

II.3.–Konpentsazio plusa. Soldataren osagarri pertsonala da; Lanpostuen Balorazioa ezarri eta gero, 2001eko abenduaren 31n kobratzen zuten soldataren azpiko ordainsari-maila esleitzen zaien langileei ordainduko zaie.

Zenbatekoa, beraz, bi ordainsari-mailen arteko diferentzia izanen da.

Konpentsazio plusa murriztu edo iraungi eginen da baldin eta, langilea Lanpostuen Balorazioan mailaz igotzearen ondorioz, etorkizunean hein batean edo osorik konpentsatzen bazaio. Halaber, lanpostuen mugigarritasunaren ondorioz langileak goragoko mailako lanak egiten dituenean, konpentsazio plusa murriztu eginen da.

II.4.–Produkzio prima. Soldataren osagarri bat da, aurretik zehaztutako kalitate baldintzak betez langileak zenbat lan egiten duen kontuan harturik ordaintzen dena.

Une bakoitzean ohikotzat jotzen den errendimenduarengatik ordainduko da prima, harik eta enpresak primen eskuliburua ezarri arte, langile bakoitzaren instalazioan edo/eta produkzio taldean lortzen diren errendimenduen arabera.

Benetan egindako lanordua izanen da ordainketa-modulua. Oporretan ere ordainduko da. Zenbatekoa soldata-tauletan ezarritakoa izanen da, betiere ohikotzat jotzen den errendimendua lortzen bada.

II.5.–Gaueko lana. Gaueko orduetan benetan egindako lanarengatik berariazko ordainsaria emanen da.

Soldata arruntaren gehikuntza izanen da. Zenbatekoa soldata-tauletan dago ezarrita, gaueko ordu bakoitzeko.

Gaueko txandan ari den langile bati behin-behinean eguneko txanda batera aldatzeko eskatzen bazaio, gaueko lanaren plusa kobratzen jarraituko du gaueko txandan lan egiten ez duen egunetan ere, kontuan izanik txanda aldaketak astero egiten direla. Behin betiko txanda aldaketek ez dute halako tratamendurik izanen.

55 urte edo gehiago dituzten langileek enpresari eskatzen ahalko diote gaueko txandan lanik ez egiteko. Kasu bakoitza aztertuko da.

II.6.–Aparteko orduak.

1.–Ezarritako lanaldi arruntaz gain, edozein arrazoirengatik enpresak hala eskaturik, egiten den lanarengatik ordainsaria emanen da, ordaindutako atsedenaldi baliokideekin konpentsatzen ez bada.

2.–Aparteko orduaren zenbateko osoa, kontzeptu guztiak barne, soldata-tauletan sailkapen mailen arabera ezarritakoa izanen da.

3.–Egiturazko aparteko ordutzat honakoak hartuko dira: ustekabeko eskaerengatik, puntako ekoitzaldiengatik, plantillako langile askoren ustekabeko edo iragarritako absentziengatik, txanda aldaketengatik edo enpresaren jardueraren ezaugarrien ondoriozko egiturazko bestelako gorabeherengatik behar diren aparteko orduak, betiere behar horiek ezin badira bete legez aurreikusitako kontratazio modalitateak erabiliz.

4.–Lan egutegian ezarritakoez gain egiten diren lanordu horien ordain gisa atseden orduak hartzen ahalko dira, enpresa eta langileak ados jarririk. Beraz, lanaldiaren banaketa irregular edo ez-homogeneorako aukera ituntzen da, betiere hitzarmen honen 3. artikuluan ageri den urteko gehieneko ordu kopurua gainditu gabe. Aparteko orduen ordainez atsedenaldi hauek hartuko dira: lanegunetan egindako aparteko orduen %50 eta jaiegunetan egindako aparteko orduen %75. Metatzen ahalko dira, gehienez hiru laneguneko atsedenaldia osatu arte. Lehentasunez hurrengo hilean hartuko dira. Enpresak, hamabost egunean behin, egindako aparteko orduen zerrenda emanen dio Enpresa Batzordeari, bai zuzeneko laneskuarena eta bai zeharkakoarena ere.

Betiere, arau gisa ahalik eta gutxien izanen dira aparteko orduak, salbu eta ezbeharrei eta aparteko eta presako kalte edo zerbitzuei aurre egiteko behar direnak. Horiek, Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak aldez aurretik adostuta, atseden orduen bidez konpentsatuko dira, salbu eta lan egin beharra dagoenean, halakoetan aparteko orduak ordaindu eginen baitira.

5.–Zuzeneko laneskuko langileei enpresako Zuzendaritzak beren lanalditik at eskatzen badie enpresatik kanpoko lanak egiteko, lekuz aldatzen diren eguneko lanorduak aparteko orduen pare ordainduko zaizkie, lekualdatze hori hasten den ordutik aurrera, edo beren lanaldiaren amaieratik egun horretako 22:00etara arte.

II.7.–Urruntasun plusa. Ordainsari hori ez da lanaren zuzeneko ordaina. Langileak etxetik lantokira joateko egiten dituen gastuak konpentsatzen ditu. Ordainsari-kontzeptu hori, lortu eta finkatutako eskubidea den aldetik, soldaten egitura berriak indarra hartzen duen egunean plantilla osatzen duten langileei bakarrik ordainduko zaie, horretarako ezarritako baldintzetan.

II.8.–Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak. Ordainsari hori ez da lanaren zuzeneko ordaina. Lanaren arloko edo Gizarte Segurantzaren sistemako gizarte aurreikuspenari buruzko legerian onartutako eskubideen ondorio da, zuzeneko ordainketa gisa edo entitate kudeatzaile nahiz laguntzaileek delegatutako ordainketa gisa.

II.9.–Deiaren plusa. Deia da enpresak langile bati, bere lanalditik kanpo, presako lanak egitera etor dadila eskatzea, matxurak konpondu behar direlako edo bestelako arrazoiengatik. Zenbatekoa honakoa izanen da: hitzarmeneko egun bateko oinarrizko soldata, 1. eranskineko 1. zutabean ageri dena, zati zortzi, bider 1,38ko koefizientea, deia goizeko 6etatik gaueko 10etara bitartean egiten bada, lan egutegiko lanegunetan. Deia lan egutegiko lanegunetan gaueko 10etatik goizeko 6etara bitartean egiten bada, berriz, bider 1,50 eginen da; eta deia lan egutegiko lanegunetatik kanpo egiten bada, bider 2.

II.10.–Lanaldi irregularraren plusa. Soldataren osagarri bat da, lanaldi berezia egiteagatik kobratzen dena, asteko atsedenaldiak, oporrak edo zubiak bukatutakoan eta ekoizpen egun arrunten hasieran instalazioak abian jartzearen ondorioz zein asteko lanaldiaren amaieraren ondorioz. Lanaldi berezia dutenek astean gainerako langileek adina lanordu egiten dituzte.

Lanaldi bereziarengatik plus ekonomikoa ordainduko da. Horren zenbatekoa langilearen lanbide mailaren araberakoa izanen da eta soldata-taulan ageriko da.

III.–Ordainsarien egitura aplikatzeko arauak.

III.1.–Aplikazio eremua. Lanpostuen Balorazioan sartutako lanpostuetan ari diren enpresako langile guztiei aplikatuko zaie soldaten egitura, salbu eta prestakuntzako, praktikaldiko edo/eta ikasteko kontratua dutenei; horiei legez ezarrita daukaten araubidea aplikatuko zaie.

Aldi baterako kontratuetan –lanen pilaketa, obra edo zerbitzu jakinak, ordezkapenak, etab.– enpresak ezarriko du soldaten egiturako zein ordainsari-kontzeptu aplikatuko diren.

III.2.–Ordaintzeko moduak. Hilekoak eta aparteko pagak. Kalkulu elementuak. Soldatak hilero likidatu eta ordainduko dira, hilabetea bukatutakoan. Sorrarazpenaren ondoko hilaren lehen hiru lanegunen barnean eginen da ordainketa.

Udako eta Eguberrietako aparteko pagak (hogeita hamar eguneko mailaren araberako soldata eta antzinatasuna, haietako bakoitzeko) hurrenez hurren uztailaren 7aren aurreko lanegunean eta abenduaren 22aren aurreko lanegunean ordainduko dira.

Ordaindu behar ez diren absentziak orduka deskontatuko dira hileko likidaziotik. Absentzia ordu bakoitzeko zenbat deskontatu behar den kalkulatzeko, mailaren araberako soldataren, aparteko pagen, konpentsazio plusaren, antzinatasunaren eta produkzio primaren urteko zenbatekoak urteko lanorduen kopuruaz zatituko dira.

Hona hemen taula batean laburturik soldata-kontzeptuen ordainketa-moduluak eta ordainsariak kalkulatzeko elementuak:

MODULUA

EGUNEN ARABERAKO
ORDAINSARIA

ORDUEN ARABERAKO ORDAINSARIA

Mailaren araberako soldata

Antzinatasuna

Prima

Lanegunak

211,88

211,88

1.695

Jaiegunak/Lanik gabeko egunak

123,12

123,12

-

Aparteko pagak

60,00

60,00

-

Oporrak

30,00

30,00

176

GUZTIRA

425

425

1.871

III.3.–Lanpostuen mugigarritasuna. Langilea goragoko lanpostu batera aldatu dela ulertuko da, baldin eta goragoko lanpostuko eginbehar guztiak egiten baditu hartarako ezarritako kalitate eta produktibitate mailak lortuz. Lanpostu aldaketaren plusa mailaren araberako soldatan sartu da. Horregatik, 3 ordu egunean, hortik aurrera ordainduko dira mailen arteko desberdintasunak, eta hilero 8aren multiploetan konputatuko dira.

Goragoko mailako lanetan lanpostu jakin batean egindako aldiak lanpostura egokitzeko aldi gisa kontatuko dira, langilea lanpostu horretara behin betiko aldatzen bada.

Langileari laguntzeko, lan osagarriak edo unean uneko lanak egiteko aldatzen bada goragoko lanpostu batera, ez da ulertuko goragoko mailako lanak egiten ari dela. Era berean, lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileen ordez aritzeko aldatzen bada, goragoko maila ez da finkatuko.

III.4.–Egokitzeko aldiak. Langileak esleitua duena baino goragoko soldata maila bateko eskubide ekonomikoak finka daitezen, betiere, langileak egokitzeko aldi bat gainditu beharko du, beheko 2. taulan ezarritakoa, hain zuzen ere. Egokitze aldia gainditu ezean langilea jatorrizko lanpostura itzuliko da, eta bertan lehengo baldintza berak izanen ditu.

Plantillan sartzen diren langile berrientzat, egokitze aldia beheko 1. taulan ezarritakoa izanen da.

Egokitzeko aldien taulak

1.–LANGILE BERRIAK

0 astetik 2ra

Soldata: 2. maila primarik gabe

%50, fabrikazioko arduradunak erabakita

2 astetik 2 hilabetera

2. mailako soldata

%50, fabrikazioko arduradunak erabakita

2 hilabetetik 3,5 hilabetera

3. mailako soldata

%40, fabrikazioko arduradunak erabakita

3,5 hilabetetik 5 hilabetera

4. mailako soldata

%25, fabrikazioko arduradunak erabakita

5 hilabetetik 7 hilabetera

5. mailako soldata

7 hilabetetik gora

6. mailako sodata

2.–LANTEGI BARRUKO LANGILEAK

ZELULA ALDAKETA

2. eta 3. mailak

Fabrikazio irizpidea

4. maila

hilabete

5. maila

5 - 7 hilabete

6. maila

7 hilabete

MAILAZ IGOTZEA ZELULA BATEN BARRUAN

15 egun, produkzio arduradunak erabakita

Egokitzeko aldiak enpresaren oniritziarekin gaindituz gero, langileari esleitutako sailkapen mailako soldata kobratzeko eskubidea finkatu eginen da.

IV.–Ordainsari-kontzeptuen araberako soldata-taulak.

IV.1.–Urteko ordainsariak.

2013. eta 2014. urteak

MAILA

GUZTIRA URTEAN

MAILAREN ARABERAKO SOLDATA URTEAN

MAILAREN
ARABERAKO PRIMA URTEAN

ANTZINATASUNA, URTEAN

1

0,00

0,00

0,00

0,00

2

24.302,15

21.908,78

2.393,37

589,51

3

24.468,10

22.058,39

2.409,71

593,56

4

25.038,96

22.573,03

2.465,93

607,39

5

25.662,94

23.135,56

2.527,38

622,53

6

26.459,37

23.853,55

2.605,82

641,84

Ordaindu beharreko egunak eta orduak

SOLDATA

PRIMA

ANTZINATASUNA

Egunak

Orduak

Egunak

Lanegunak

211,88

1.695

211,88

Jaiegunak eta lanik gabeko egunak

123,12

123,12

Aparteko pagak

60

60

Oporrak

30

176

30

GUZTIRA

425

1.871

425

LANORDUAK

1.695

IV.2.–Mailaren araberako soldataren banaketa ordainketa-moduluka.

MAILA

EGUNEKO PREZIOA

GUZTIRA

Lanegunak

Lanik gabeko egunak

Aparteko
pagak

Oporrak

Orduko
prezioa

211,88

123,12

60

30

Benetan lan egindakoa

1

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

2

51,55008

10.922,43

6.346,85

3.093,00

1.546,50

12,92553

3

51,90209

10.997,01

6.390,19

3.114,13

1.557,06

13,01380

4

53,11302

11.253,59

6.539,28

3.186,78

1.593,39

13,31743

5

54,43662

11.534,03

6.702,24

3.266,20

1.633,10

13,64930

6

56,12601

11.891,98

6.910,23

3.367,56

1.683,78

14,07289

IV.3.–Mailaren araberako primaren banaketa ordainketa-moduluka.

MAILA

PREZIOA ORDUKO

URTEKO
ORDUAK

OPORRETAKO ORDUAK

GUZTIRA

PREZIOA ORDUKO

1.695

176

1.871

Benetan lan egindakoa

1

0,000000

0,00

0,00

0,00

0,000000

2

1,279193

2.168,23

225,14

2.393,37

1,412018

3

1,287926

2.183,03

226,67

2.409,71

1,421658

4

1,317977

2.233,97

231,96

2.465,93

1,454826

5

1,350819

2.289,64

237,74

2.527,38

1,491080

6

1,392741

2.360,70

245,12

2.605,82

1,537357

IV.4.–Zenbatekoak antzinatasunagatik.

MAILA

GUZTIRA URTEAN

PREZIOA EGUNEKO

PREZIOA ORDUKO

Antzinatasuna

1. bosturtekoa

2. bosturtekoa

3. bosturtekoa

4. bosturtekoa

5. bosturtekoa

Benetan lan egindakoa

1

0,00

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

0,00000

2

589,51

1,38708

2,77416

4,16124

5,54832

6,93540

0,34779

3

593,56

1,39661

2,79322

4,18983

5,58644

6,98305

0,35018

4

607,39

1,42915

2,85830

4,28745

5,71660

7,14575

0,35834

5

622,53

1,46478

2,92956

4,39434

5,85912

7,32390

0,36727

6

641,84

1,51021

3,02042

4,53063

6,04084

7,55105

0,37867

IV.5.–Gaueko lanaren zenbatekoak.

MAILA

OINARRIA EGUNEKO

PREZIOA EGUNEKO

PREZIOA ORDUKO

Gaueko lana

Gaueko lana

Gauez

1

0,00000

0,00000

0,00000

2

49,97097

14,99129

1,87391

3

50,31220

15,09366

1,88671

4

51,48605

15,44582

1,93073

5

52,76909

15,83073

1,97884

6

54,40675

16,32203

2,04025

IV.6.–Aparteko orduen zenbatekoak.

MAILA

PREZIOA ORDUKO

1

0,00000

2

21,21115

3

21,35597

4

21,85424

5

22,39885

6

23,09400

IV.7.–Lanaldi irregularraren plusa.

MAILA

EGUNA

1

0,00000

2

72,74848

3

73,25600

4

74,96423

5

76,83339

6

79,21007

V.–Lanpostuen balorazioaren kudeaketa.

V.1.–Arau orokorrak. Kapitulu honen xedea da sistema aplikatzeko arauak ezartzea, aplikatutako tekniken iraupena bermatu ahal izateko.

Arau horiek orokorrak dira; beraz, zehaztu egin behar dira xehetasun batzuk, probaldiak, egokitze aldiak, mugigarritasuna ordaintzeko arauak, berme pertsonalak, etab.

V.2.–Balorazioaren euskarri administratiboa. Hauek dira sistemaren iraupenerako oinarrizko euskarriak:

–Lanak aztertzeko galdera sortak.

–Kalifikazio orriak.

–Lanpostuen fitxategiak. Fitxa bat eginen da lanpostu bakoitzeko. Puntuazioa, lanpostuan ari direnen zerrenda eta beste datu jakingarri batzuk jarriko dira, eta denboran gertatzen diren aldaketa guztiak ere fitxan jasoko dira.

–Lanpostuetako langileen fitxategia. Espediente pertsonala, langileak bete dituen lanpostuen eta denboran egin dituen aldaketen historiarekin. Datu horiek enpresako beste fitxategi batzuen barnean sartzen ahalko dira.

V.3.–Organo arduraduna. Kudeaketaren arduraduna Langileria Departamentua da. Berak gidatzen, kudeatzen eta mantentzen du sistema.

Balorazio Batzorde Paritarioak informazioa eskura izanen du. Berak baloratuko ditu sortzen diren lanpostu berriak eta eginkizunetan edo lan baldintzetan aldaketa garrantzitsuak egiten zaizkien lanpostuak.

Balorazio Batzordeko kideren bat aldatzen den bakoitzean, eskuliburuaren erabilerari buruzko prestakuntza ekintza eginen da, Batzordearen barnean irizpideak bateratzeko.

V.4.–Arau orokorrak.

V.4.1.–Dauden lanpostuen barneko pertsona aldaketak Langileria Departamentuari jakinarazi behar zaizkio hierarkiako lerroaren bitartez.

V.4.2.–Lanpostu berrien sorrera eta eginkizun edo lan baldintzen aldaketa garrantzitsu guztiak Langileria Departamentuari jakinarazi behar zaizkio hierarkiako lerroaren bitartez, eginbeharrak deskribatuz.

V.4.3.–Urtean behin, zenbat lanpostu sortu diren edo lehendik dauden lanpostuetan zenbat aldaketa garrantzitsu egin diren kontuan harturik, lehenbizikoen balorazioa eta bigarrenen berrikuspena eginen dira, txosten honetan deskribatutako balorazio eta berrikuspen prozesuen antzekoak. Berrikuspenean mailen arteko desberdintasunak agertzen badira, horiek atzeraeraginez ordainduko dira, lanpostu berria sortu zenetik edo lehendik dagoen lanpostuko eginkizunak edota baldintzak aldatu ziren momentutik hasita.

V.5.–Ohar garrantzitsuak.

Langileria Departamentuak, Balorazio Batzordearekin batera, erreklamazio guztiei erantzunen die, eta funtsezko aldaketen gaineko erreklamazioak soilik onartuko ditu berrikusteko.

11. artikulua. Soldataren berrikuspena.

Hitzarmenak indarra duen bitartean ez da soldata igoerarik izanen, hitzarmen honetako soldata-taulak aplikatuko baitira.

12. artikulua. Urruntasun plusa.

1. Enpresan sartzerakoan deklaratutako bizilekua lantokitik bi kilometrora baino urrutiago duten langileei urruntasun plusa ordainduko zaie. Lanera joaten diren egun bakoitzeko 0,212 euro kobratuko dute kilometroko, alegia, lanerakoan eta itzulerakoan bi kilometrotik gora egindako kilometro bakoitzeko.

Hurrengo berrikuspenetarako, hauxe hitzartu da: plus horretatik erregai kontsumoari dagokiona super gasolinaren litroko prezioaren %6,53 da, eta beraz, gasolinaren prezioa aldatzen den bakoitzean hura ere aldatu beharko da.

Plus hori kobratzeko, kontratazioaren egunean enpresari Udalaren agiria eman behar zaio, bizilekua non dagoen adierazten duena.

Egiturako zeharkako langileen kontratazioak egiten direnean, bi aldeen artean negoziatuak, urruntasun plusa ordainketa-kontzeptuetatik kanpo uzten bada, ez da plus hori ordainduko.

2. Zuzeneko laneskuko langileei enpresak aparteko orduak egiteko eskatzen badie egutegiaren arabera lanik gabekoak diren egunetan, langile guztiek izanen dute urruntasun pluserako eskubidea, nahiz eta normalean plus hori kobratu ez, kontratatuak izan ondoren hartu dutelako bizilekua Beratik kanpo.

3. Kontratatuak izan ondoren bizilekua aldatzen duten langileei, lantokitik urrunagoko leku batera joaten badira, plus hori ordaindu eginen zaie. Gehienez ere 40 km ordainduko zaizkie lanera joaten diren egun bakoitzeko.

IV. KAPITULUA

Langileen araubidea

13. artikulua. Langile kontratatu berriak.

Kontratatzen diren langile berri guztiak, zuzendaritzakoak eta teknikariak izan ezik, eskualdeko enplegu bulegoan inskribatuak izanen dira (gaur egun eskualdeko enplegu bulegoa Donezteben dago), eta langile berriak behin betiko kontratatu aurretik enpresak Batzordeari adieraziko dio zenbat langile kontratatu nahi dituen. Horrela, lehentasunez herriko langileak kontratatu daitezen lortu nahi da.

Lan kontratuak sinatzen direnean eta behin-behinekoak berritzen direnean langileen legezko ordezkariak aurrean izanen dira, kontratuak aztertuko dituzte eta kopia bat jasoko dute. Langileak ere dagokion kopia jasoko du.

Enpresak Enpresa Batzordeari idatziz jakinarazi behar dizkio egindako kontratuen luzapenak eta haien iraupena, bai eta egiten diren mugagabeko kontratuenak ere.

14. artikulua. Errelebo kontratua.

Honetan xedatutakoari lotuko zaio: “Fundiciones de Vera, S.A. enpresaren akordio kolektiboa, erretiro partzialerako plana ezartzeko”. 2013ko martxoaren 26koa da agiri hori.

15. artikulua. Aldi baterako kontratuak behin betikoak bihurtzea.

Hitzartu da, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, finko bihurtuko diren langileen kopurua plantillaren araberakoa izanen dela. Plantillako behin-behineko langileak gehienez ere %15 izanen dira urteko konputuan. Portzentaje horretan ez dira sartuko lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileen ordez aldi baterako kontratatzen direnak, obra edo zerbitzu jakinetarako kontratatzen direnak eta finkatu ezin diren salbuespenezko arrazoiengatik egiten diren beste kontratu batzuk, errelebo kontratuak tartean.

Nolanahi ere, enpresak, unean uneko beharrei aurre egiteko, aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzen ahalko ditu aurreko paragrafoetan azaldutako sistematik kanpo.

16. artikulua. Mailaz igotzea.

Langileak mailaz igo daitezen sustatu nahian, enpresak lantegian lanposturen bat bete behar duen guztietan espezialistatik gorako kategorietan, teknikari kategorian izan ezik, konpromisoa hartu du deialdia eginen duela eta nahi duten langile guztiek parte hartzen ahalko dutela. Gaitasun azterketa egiteko eguna ere ezarriko du. Iragarki oholean jakinarazpena jartzen denetik azterketa egin arte gutxienez 15 egun igaroko dira.

Egin beharreko probak eta epaimahaiaren osaera arloan indarra duten xedapenen bidez arautuko dira.

17. artikulua. Birziklatze ikastaroak.

Enpresak konpromisoa hartu du inguruan profesionalentzat antolatzen diren birziklapen ikastaroen berri emanen duela nahikoa denbora lehenago, langileek haietara joateko aukera izan dezaten, eta ikastaroetan parte hartzeko erraztasunak emanen dituela.

Ikastaroetako matrikula enpresaren kontura izanen da. Lanalditik kanpo ikastaroan emandako orduak ordaindu eginen dira edo atsedenaldiekin konpentsatuko dira, lanordu arruntak balira bezala, betiere ikastaroek zerikusia baldin badute enpresan egiten diren lanekin.

Halaber, enpresak kasuz kasu aztertuko ditu euskara ikasteko eskaerak eta ikasketa horien finantzaketa.

18. artikulua. Bajak aldi baterako ezintasunagatik.

1. Aldi baterako ezintasun egoeretan enpresak Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak osatuko ditu, gertaera eragilea sortu aurreko hilean izandako kotizazio oinarrien %100eraino.

Kotizazio oinarrien %100erainoko osagarria dela-eta, aparteko pagei dagokien kotizazioan zati proportzionala kenduko da.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako osagarria urtero igoko da urtarrilaren 1ean, soldatak igotzen diren portzentaje berean.

3. Lan egutegian ezarritako oporraldian, gaixotasunaren ondorioz nahiz laneko istripuaren ondorioz, aldi baterako ezintasunagatik bajan egotea suertatuz gero, langileek baldintza hauen arabera oporrak hartzeko eskubidea izanen dute:

–Laneko istripuen ondoriozko bajak: medikuaren senda-agiria jaso eta biharamunetik hasita hartuko dira oporrak, baita baja oporraldiaren barnean gertatzen denean ere.

–Eritasunen ondoriozko bajak:

a) Baja hasi zenean hamabost egun baino gehiago falta baziren oporretarako, medikuaren senda-agiria jaso eta biharamunean hartuko dira oporrak.

b) Baja hasi zenean hamabost egun edo gutxiago falta baziren oporretarako eta oporren hasieran irauten badu, edo baja oporretan hasten bada, enpresa harremanetan jarriko da baja eman duen medikuarekin edo enpresako medikuntza zerbitzuarekin, bajaren justifikazioari buruzko informazioa jasotzeko eta horren arabera erabaki ahal izateko, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari entzun ondoren, langileak baja amaitutakoan oporrak hartuko dituen ala ez.

4. Oporraldi batean, aurreko lerroaldean aipatu den arrazoi batengatik aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, eta horren ondorioz langileak oporrak dagozkion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasuna bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, betiere oporretako urtea amaitu zenetik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira.

19. artikulua. Osasun azterketak.

Hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiek urtean osasun azterketa bat egiteko eskubidea dute.

20. artikulua. Zehapenak.

1. Berandu iristea. Segidako hogeita hamar egunetan hiru aldiz baino gehiagotan eta sei aldiz baino gutxiagotan lanera berandu iristen diren langileei idatziz kargu hartuko zaie. Berandu iristeagatik egiten diren kargu-hartze guztiak Batzordeari eta ordezkari sindikal onartuei jakinaraziko zaizkie, interesdunari jakinarazi baino lehen.

2. Hutsegite larriak eta/edo oso larriak. Edozein langileri hutsegite larri edo oso larriengatik zehapena ezarri baino 72 ordu lehenago, enpresak jakinaren gainean jarriko ditu Batzordea eta ordezkari sindikal onartuak. Jakinarazpena idatziz eginen du eta zehapenaren arrazoiak zehatz azalduko ditu. Hutsegitea egiten den egunetik hilabete igaro aurretik hasiko da zehapena betetzeko epea. Batzordeak eta ordezkari sindikal aitortuek, jakinarazpen hori jasotzen dutenetik 48 orduko epean, idatzizko txostena emanen dute auziari buruz, ukitutako langileari kontsulta egin ondoren.

Langileen ordezkariek ukitutako langileari haren lanorduetatik kanpo eginen dizkiote kontsultak.

21. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

Bizi aseguru kolektiboaren kontratazioak enpresako langile guztiak ukituko ditu, eta, horrenbestez, langile bakoitzari banakako ziurtagiria emanen zaio.

22. artikulua. Ezintasun iraunkor osoak eta erabatekoak.

2014ko abenduan mugagabe bihurtuko liratekeen behin-behineko kontratuak 2010-2014 aldiko ezintasunak adina izanen lirateke, betiere egoerak horretarako bidea emanen balu. Kontratuak mugagabe bihurtzeko erreferentzia 2014ko abenduaren 31ko antzinatasuna izanen da, hots, egun horretan langileak kontrataturik daramatzan hilabeteak. Irizpide hori hitzarmen honen indarraldian soilik aplikatuko da.

V. KAPITULUA

Jarduera sindikala

23. artikulua. Ekintza sindikala enpresan.

Eskubide sindikalak. Hitzarmen hau sinatu duten aldeek Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoa eta Langileen Estatutuaren xedapenak, eskubide sindikalak osatzen baitituzte, errespetatzen dituztela adierazten dute.

Atal sindikalak. Plantillan gutxienez %15eko afiliazio portzentaje egiaztatua duten sindikatuek ondoko eskubideak izanen dituzte:

1.–Sindikatuko arduradunek afiliatuei aholku ematea. Arduradun horiek fabrikan sartu baino lehen enpresari bisitaren arrazoiak jakinarazi behar zaizkio, eta zer ordezkaritza duten adierazi behar zaio, adostasuna eman edo uka dezan. Enpresaren esparruan eginen dira aholkularitza lan horiek, hain zuzen ere Batzordearen bileretarako lokalean.

2.–Atal sindikaleko ordezkariak, behar bezala onartua egonez gero, ordaindutako 20 ordu izanen ditu hilean, goian esandako lanak egiteko. Fabrikako jarduera koordinatu ahal izateko, bai ordezkari sindikalak bai Enpresa Batzordeko kideek nahikoa denbora lehenago eta idatziz jakinarazi behar dute lanetik alde egin behar dutela.

3.–Plantillan gutxienez %40ko afiliazio portzentajea duten sindikatuek urtean 4 ordu izanen dituzte bilera sindikalak egiteko lanorduetatik kanpo. Afiliatuei bakarrik ordainduko zaizkie, eta 6,01 euro kobratuko dituzte orduko.

Ordu horiek ordain daitezen, ordezkari sindikalak urtero afiliatuen zerrenda emanen dio enpresari.

Berme sindikalak. Batzordeko kide gisa edo ordezkari sindikal gisa enpresako langileen ordezkaritza duen langilea enpresak ezin izanen du kaleratu edo zehatu, bere ordezkaritza eginkizunetan izandako jokabidearengatik. Ustezko arau-hauste larri edo oso larriagatik jartzen zaion zehapena edo kanporatzea beste arrazoi batzuengatik baldin bada, espedientea tramitatu aitzin, entzunaldia emanen zaie langileari eta bere sindikatuko ordezkari bati.

Berme horrek langilearen ordezkaritza bukatu ondotik bi urte pasatu arte iraunen du.

Ordu metaketa. Zuzeneko eta zeharkako laneskuko langileak ordezkatzen dituzten Enpresa Batzordeko kideek, banaka edo taldean, legez baimentzen diren ordu guztiak hartzen ahalko dituzte hilean beren eginbehar sindikaletarako. Betiere, denen artean hartzen dituzten orduen kopuruak ez du gaindituko aldi horretan kideei, oro har, dagokien kopurua.

Hilero, hartzen ez diren orduak ordaindu eginen zaizkie Enpresa Batzordeko sindikatuei, 6,01 euro ordu bakoitzeko.

24. artikulua. Eszedentzia sindikala.

Langileek, enpresatik goragoko esparru batean eginbehar sindikalak betetzeko hautatuak izanez gero, eginkizun sindikaletarako eszedentzia eskatzen ahalko dute eta enpresak derrigorrez onartu beharko die kargu horretan dauden denborarako.

Eszedentzia bukatutakoan, langileek eskubidea izanen dute berehala beren lanpostura itzultzeko, behar den denborarekin eta legeak ezartzen dituen baldintzak betez eskatzen badute.

VI. KAPITULUA

Askotariko gaiei buruzko arauak

25. artikulua. Elebitasuna.

Enpresak konpromisoa hartu du iragarki oholean jartzen diren ohar eta abisuak, kartelak eta abarrekoak gaztelaniaz eta euskaraz idatziko direla.

26. artikulua. ABLEetako zerbitzu eta langileak kontratatzea.

Enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak bat datoz iritzi honetan: lanpostuak zaindu eta gehitu behar dira, gure produktu eta bezeroei balio erantsia emanen dieten prozesu eta eragiketa guztiak gure jarduerari erantsiz.

Halako kontratazio gehienak aldi baterako egiteko konpromisoa hartu du enpresako zuzendaritzak. Gainera, kontratazio horien berri emanen zaie langileen ordezkariei.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehena.–Ordezko araudia. Hitzarmen honetan aurreikusi gabeko orotan, soldata eta lanaldiez kanpoko gaietan, Nafarroako metalaren sektorerako hitzarmen probintzialean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta aplikatu daitezkeen gainerako lege xedapenei eta enpresan aurretik egindako itun eta hitzarmenei ere.

Soldatei eta lanordu kopuruari dagokienez, hitzarmen honetan eta legezko xedapen aplikagarrietan ezarritakoari jarraituko zaio. Halaber, hitzarmen honetako baldintzak direla-eta legezko xedapen horiek ezartzen dituzten hobekuntza ekonomiko guztiak bereganatzen ahalko dira.

Bigarrena.–Aparteko orduen murrizketa. Bi aldeek hitzartu dute, aparteko orduak gutxitzeko, gaur egungo politikari eutsiko zaiola, langile berrien kontratazioa sustatzeko.

Hirugarrena.–Batzorde Paritarioa. Batzorde Paritarioa eratzen da hitzarmen hau interpretatzeko, baita Langileen Estatutuko 85.3.e) artikuluan jasotako gaiak interpretatzeko ere. Enpresa zuzendaritzako hiru ordezkarik eta Enpresa Batzordeko beste hiruk osatuko dute. Batzorde horren menpe bakarrik egonen da hitzarmenaren indarraldian hitzarmenaren betetzeari, interpretatzeari, irismenari edo aplikazioari buruzko edonolako auzi.

Batzorde Paritario horrek alderdietako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak), hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85. artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Ebazpen bat hartu beharko du zazpi eguneko epean. Bi aldeek berariaz adostu dute desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla, beti, adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoen barruan. Hain zuzen ere, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusi dira prozedurak, eta bertan sindikatuek parte hartzen dute, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat..

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena.–Soldata-araubidea ez aplikatzeko klausula. Enpresak ezin izanen dio heldu hitzarmen hau ez aplikatzeari Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluko prozeduraren bidez. Saiatu beharko du hura berriz negoziatzen beste bat lortzeko indarrik gabe gelditu baino lehenago, edo, Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluak hura berrikusteko aurreikusten duen aukera baliatu beharko du.

Bi aldeek berariaz adostu dute desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla, beti, adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoen barruan. Hain zuzen ere, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusi dira prozedurak, eta bertan sindikatuek parte hartzen dute, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.

Beran, 2013ko maiatzaren 23an

2013 ETA 2014RAKO SOLDATAK

LANBIDE
TALDEAK

OINARRIZKO SOLDATA ETA HITZARMENAREN PLUSA

LANPOSTUKO MUGIGARRITASUNEKO PLUSA

APARTEKO
PAGA

APARTEKO
PAGA

OPORRAK

PIZGARRIRIK EZ

APARTEKO ORDUA

(euroak)

Eguna

(euroak)

Hilabetea

(euroak)

Hilean

(euroak)

Uztaila

(euroak)

Abendua

(euroak)

Eguna

(euroak)

Hilabetea

(euroak)

G-3

TAILERREKO BURUA

-

1.700,98

-

1.797,65

1.797,65

-

96,67

-

ADM.KO 2. MAILAKO BURUA

-

1.634,98

-

1.731,65

1.731,65

-

96,67

-

TAILERREKO MAISUA

-

1.466,44

-

1.563,09

1.563,09

-

96,67

-

G-4

2. MAILAKO MAISUA

-

1.426,88

-

1.523,56

1.523,56

-

96,67

-

2. MAILAKO ANALISTA BURUA

-

1.426,88

-

1.523,56

1.523,56

-

96,67

-

ANT.KO 1. MAILAKO TEKNIKARIA

-

1.378,83

-

1.475,50

1.475,50

-

96,67

-

ANT.KO 2. MAILAKO TEKNIKARIA

-

1.347,30

-

1.443,98

1.443,98

-

96,67

-

1. MAILAKO ANALISTA

-

1.342,16

-

1.438,85

1.438,85

-

96,67

-

2. MAILAKO ANALISTA

-

1.299,68

-

1.396,34

1.396,34

-

96,67

-

G-5

LEHEN MAILAKO OFIZIALA

55,50

-

35,86

1.664,92

1.664,92

55,50

-

23,91

1. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

-

1.441,78

-

1.538,44

1.538,44

-

96,67

-

2. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

-

1.313,96

-

1.410,63

1.410,63

-

96,67

-

G-6

BILTEGIZAINA

-

1.299,68

-

1.396,34

1.396,34

-

96,67

-

ADM. LAGUNTZAILEA

-

1.258,87

-

1.355,54

1.355,54

-

96,67

-

F1310376

Iragarkiaren kodea: F1310376