148. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ultrajardueraren arloan, zuraren eta kortxoaren merkataritza sektoreko hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik, ultrajardueraren arloan, Nafarroako zuraren eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31001955011981), Erregistroan 2013ko uztailaren 4an sartu zena eta negoziazio batzordeak 2013ko uztailaren 3an sinatu zuena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO ZURAREN ETA KORTXOAREN
MERKATARITZAREN 2013/12/31 ARTEKO
ULTRAJARDUERARI BURUZKO AKORDIOA
ETA BILERA AKTA

Iruñean, 2013ko uztailaren 3an.

Bildurik, alde batetik:

  • Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra (ADEMAN) elkartearen aldetik, Alvaro Valgañón Villanueva jauna.

–Eta bestetik:

  • Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna (UGT).
  • Olaia Alonso Casajús andrea (ELA).

Nafarroako zuraren eta kortxoaren merkataritzaren hitzarmen kolektiborako negoziazio batzordearen kide gisa, akordio hau egin dute:

Erabaki dute:

Nafarroako zuraren eta kortxoaren merkataritzaren gaur egungo hitzarmen kolektiboaren klausula guztien eduki arautzailea (2008-2009-2010-2011ko hitzarmen kolektiboa) eta eraginkortasun juridikoa 2013ko abenduaren 31 arte luzatzea.

–Horrela, hitzarmen kolektiboaren ultrajarduerak indarra izaten jarraituko du 2013ko abenduaren 31 arte, alderdiek hala adostuta eta, besterik gabe, egun horretan galduko du eraginkortasun juridikoa.

Sinatua: Álvaro Valgañón Villanueva jauna (ADEMANen aldetik). Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna (UGT sindikatuaren aldetik). Olaia Alonso Casajús andrea (ELA sindikatuaren aldetik).

Iragarkiaren kodea: F1310383