2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Hasierako onespena Estatutuen aldaketari
Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2013ko uztailaren 15ean egindako bilkuran, Mankomunitatearen Estatutuen aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen (37. artikulua).
Aditzera ematen da espedientea Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Udaletxean, jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabete bateko epean, bidezko interesa dutenek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen Idazkaritzan.
Era berean ikusgai egonen dira Mankomunitatea osatzen duten udaletako idazkaritza bakoitzean (Arantza, Bera, Etxalar, Lesaka eta Igantzi).
Etxalarren, 2013ko uztailaren 16an.–Lehendakaria, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1310439