144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetza beste baten esku uztea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2013ko uztailaren 11ko 447/2013 Dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman du:

Ikusirik oporrak direla-eta aurtengo uztailaren 15etik 31ra bitarte udalerritik kanpo egonen naizela.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta 2013ko uztailaren 15etik aitzina izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

EBATZI DUT:

1. José Luis Sánchez Agramonte lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2013ko uztailaren 15etik 31ra bitarte; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2013ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1310242