144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2013ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Villamayor de Monjardingo Udal Planeko UE-R 1.1 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta erabaki hau argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villamayor de Monjardinen, 2013ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1310270