144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesuaren hasiera

Vianako Udalak, 2013ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari.

Sartzeko eskaera toki entitateko buruari zuzendu beharko zaio, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vianan, 2013ko uztailaren 18an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1310638