2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko ekainaren 11ko osoko bilkuran onetsi zen eta 2013ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIA | 374.060,00 |
4323 | 60101 | Serapio Urrako espaloia | 37.000,00 |
4323 | 60106 | Karabanendako aparkalekua egokitzea | 10.000,00 |
444 | 623 | Karrikak garbitzeko makina | 70.000,00 |
447 | 60101 | Valdearas erreka bideratzea | 182.360,00 |
447 | 60102 | Valdearas bideko harri-lubeta | 6.500,00 |
531 | 60101 | Bideak | 60.000,00 |
531 | 60102 | Hipogeoko bidea | 8.200,00 |
KREDITU GEHIKUNTZA | 51.130,00 |
422 | 62201 | Inbertsioak ikastetxean | 51.130,00 |
BATURAK | 425.190,00 |
FINANTZABIDEA |
| 75500 | Nafarroako Gobernuaren diru-lagun. erreka bideratzeko | 130.860,00 |
| 75502 | Nafarroako Gobernuaren diru-lagun. ikastetxerako | 30.670,00 |
| 87000 | Diruzaintzako gerakina | 263.660,00 |
BATURAK | 425.190,00 |
Vianan, 2013ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L1310431