1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
521/2013 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Cárcarko udal mugapeko hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko zentroaren eta zabortegiaren instalazioaren Ingurumen baimen integratua berritu eta eguneratzen duena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz azaroaren 24an emandako 2010/75/CE Zuzentaraura egokitzeko. Titularra Jurramendiko Mankomunitatea da.
Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 5.3 epigrafean jasota dago, hots, “Hondakin ez-arriskutsuen zabortegiak, eguneko 10 tonatik gora jasotzen dutenak edo guztira 25.000 tonako edukiera dutenak, hondakin inerteen zabortegiak izan ezik” izenekoan eta, beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen eta Ingurumenaren gaineko eraginaren nahitaezko ebaluazioaren araubidearen menpe dago. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Era berean, instalazio hori Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 5.4 epigrafean jasota dago, hots, “Mota guztietako hondakinen zabortegiak, eguneko 10 tonatik gora jasotzen dutenak edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera dutenak, hondakin inerteen zabortegiak izan ezik” izenekoan.
2011ko abenduaren 23an, titularrak eskatu zuen Ingurumen baimen integratua berritzeko. Baimen hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2125/2004 Ebazpenaren bidez eman zitzaion, zortzi urteko indarraldiarekin.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean lehendik dauden instalazioak egokitzeari buruz xedatutakoa aplikaturik, berritzeko prozedura lehendik dauden instalazioei ere aplikatzen zaienez, ez da Ingurumen eraginaren adierazpena egiteko prozedurarik tramitatu. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren bidez, Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen. Errege dekretu haren 3. artikuluan adierazitakoaren arabera, baimen honetan sartzen diren osagai guztiak –16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatuak ez badaude ere– lege horren aplikazio eremuan sartzea eragin zuten jardueren tokian garatu behar dira eta jarduera horiekin harreman teknikoa izan behar dute.
Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Gainera, industria emisioei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/UE Zuzentarauan ezarritako xedapen eta baldintza berriak erantsi dira, zuzentarau horrek zenbait aldaketa sartu baititu kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko araudian. Hartara, bete egiten da zuzentarau horren 80. artikuluan xedatua.
Araudi sektorialari dagokionez, kasu honetan hauek aplikatuko dira: 1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duena; 1304/2009 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, 1481/2001 Errege Dekretua aldatzen duena; AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena, eta 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.
Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskutsuak tarteko diren kasuetarako.
Egin den tramitazio administratiboaren laburpena ebazpen honen V. eranskinean dago eta, VI. eranskinean, sustatzaileak entzunaldi tramitean aurkeztutako alegazioei emandako erantzunak.
Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku uzten dira indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Cárcarko udal mugapean dagoen instalazio bati Ingurumen baimen integratua berritzea, hondakinak tratatzeko zentroan eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegian diren osagai guztiak barnean sartuta. Instalazioaren titularra Jurramendiko Mankomunitatea da.
Bigarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena berritzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.
Hirugarrena.–Instalazioaren ingurumen egoerari buruzko azterlanean eta berritzeko eskaerarekin batean aurkeztu zen gainontzeko dokumentazioan jasotako baldintzei jarraituz garatu beharko da jarduera; baita 0141/03 administrazio espedientean bildutako dokumentazioari (jatorrizko Ingurumen baimen integratuaren tramitazioari dagokiona) jarraituz ere eta, betiere, ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.
Laugarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den ala ez, Ingurumena Babesteko Esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Bosgarrena.–Instalazioa hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaileen erregistroan inskribatzea 15G04066008322013 erregistro zenbakiarekin. Kudeatzen ahal dituen hondakin ez-arriskutsuak Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen kudeaketan egiten diren aldaketa guztiak jakinarazi egin behar dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, lehen aipatutako IV. eranskinean sartzeko.
Seigarrena.–Sozietate helbidea dagoen autonomia erkidegoan ingurumen arloan eskumena duen organoak IV. eranskinean adierazitako tratamenduak egiteko baimendutako entitateak ustiatuko ditu instalazioak, 22/2011 Legearen 27.2 artikuluan adierazitakoarekin bat.
Zazpigarrena.–Irekitzeko baimena instalazio osorako ematea; izan ere, Ingurumen baimen integratua berritzearen ondorioz, ez da aldaketa garrantzitsurik eginen industria instalazioan.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
Hamargarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Jurramendiko Mankomunitateari, Cárcarko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, Nekazaritza Zerbitzuari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.
Iragarkiaren kodea: F1309605