144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

"Queiles" 1. sektorea urbanizatzeko proiektua, Albea kalea zati batean deuseztatzeko. Jendaurreko aldia

2013ko ekainaren 26ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa partziala "Queiles" 1. sektoreko 2.9.1, 2.2.2, 2.7.2, 2.7.3 eta 2.7.4 lurzatiak urbanizatzeko proiektuan, Tuterako HAPOko 4. unitate integratuan, Albea kalea zati batean deuseztatzeko, Narangel etorbidearekin lotunean, etxebizitzen eraikin batean sartzeko eta 1.185 m²-ko haur-parkea egiteko Federico García Lorca eta Escritora Carmen Conde kaleen izkinan, Inmaculada Aragónek sustatua, Mercadona, S.A. ordezkatuz, 2013ko martxoan Cintec, S.L.ek prestatutako proiektuaren arabera; eta espedientea jendaurrean egonen da.

Jendaurreko aldia: hogei egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko bertze toki batzuk: Udalaren iragarki oholean eta www.tudela.es web orrian.

Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago (Herriko Etxeko 4. solairuan), aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Tuterako Udaleko Erregistro Orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2013ko uztailaren 12an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1310349