144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-3.1 eta UB-3.6 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana 32. poligonoko 556, 557, 558, 559, 560 eta 561. lurzatietan (katastroaren arabera), AR-2 unitatearen Plan Partzialeko UB-3.1, UB-3.2, UB-3.3, UB-3.4, UB-3.5 eta UB-3.6 unitateei dagokienez, Martín Resano Lópezek sustatua, lurzati horietarako ezarritako eraikuntzako gehieneko lerrokadurak berriz ere definitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1310271