2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Atxikitzeko protokoloa
Pedro M.ª Mangado Pinillos, Sesmako Udaleko alkate udalburua naizen honek. Sesmako Udala ordezkatuz,
ADIERAZTEN DUT:
Sesmako Udalak, 2013ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki duela atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratuaezartzekoEstatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010eko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an.
Horrenbertzez,
ADIERAZTEN DUT:
Sesmako Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta klausula guztiei loturik.
Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2013ko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraituz, oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari. Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazioaren Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikoaren Prozedurarako eta Bultzadarako zuzendari orokorra. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia.
Sesman, 2013ko uztailaren 18an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1310542