144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2013ko plantilla organikoan eginiko 2. aldaketa, eranskinean heldu baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 24an.

3. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, lan-kontratudun finkoa. D maila. Lanpostuko osagarria, 19/2008 Foru Dekretuaren araberakoa: %10 + %2,99. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Sartagudan, 2013ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1310328