144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

UE 3ko PDCa eta Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT 2.2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Toki Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen UE 3 unitatearen kostuak banatzeko proiektua eta Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT 2.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak prestatua, EHAEOk 2012-06-21ean ikus-onetsia, eta Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UE 3 unitateko eta UT 2.2 unitateko jabeen elkarteak sustatua.

Behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak azterlan geoteknikoa eman beharko du edo, bestela, teknikariak egiaztatu beharko du hori ez dela beharrezkoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

San Adrianen, 2013ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1310269