1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
501/2013 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duten arau teknikoak aldatzen dituena.
Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak, 36. bileran, 2013ko ekainaren 25ean, erabaki zuen honako arau tekniko hau aldatzea: garagardoaren 2.5 N.T.A. Arau erregulatzaile hauek, ogibideetako artisauek pilatutako esperientziaren ondorio direnak, komeni denean alda daitezke, horietan hobekuntzak egiteko, nekazaritzako elikagaien artisautza produktuen kalitatea eta egiazkotasuna handitzearren.
Ildo horretan, Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak arau hori aldatzea proposatu du.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duen 2.5 araua aldatzea, garagardoa prestatzeari buruzkoa. Arau horren eduki berria 36. bileraren aktan jaso da (2013ko ekainaren 25ean), eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da, esteka honetan: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2345/Registro-de-Empresas-Artesanales-Agroalimentarias documentacion.
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, indarra hartu eta hilabeteko epean.
3. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2013ko uztailaren 2an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1309984