144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODAS

2013ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2013ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko aurrekontuaren eta betearazpen oinarrien espedientea, eta 2013ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 2.850,00 euro.

IV. kapitulua: 2.800,00 euro.

V. kapitulua: 7.638,00 euro.

Guztira: 13.288,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 790,00 euro.

II. kapitulua: 5.380,00 euro.

IV. kapitulua: 1.385,00 euro.

VI. kapitulua: 5.733,00 euro.

Guztira: 13.288,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Arripodasen, 2013ko uztailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Jose Miguel Garcia Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1310531