2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Puiuko 1. poligonoko 177. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Puiuko Udalak, 2013ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen AA-13 urbanizatzeko proiektua: Lizarce kalea, zk.g. (177. lurzatia, 1. poligonoa). Francisco Sevilla Bellok sustatu du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean eta harekin bat heldu direnetan aurreikusiari jarraikiz, erabakia jendaurrean egon zen, Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan eta, apirilaren 23an, 2013ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta; epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Horrenbertzez, Puiuko Udalak, 2013ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu urbanizazio proiektua.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Puiun, 2013ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
Iragarkiaren kodea: L1310310