144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetza ordeztea

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2013ko uztailaren 17an, ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo dagoenean, eta ahalmenak bertze baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.

Hurrengo egunetan herritik kanpo egonen naizenez eta aplikatu beharreko araudiak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rocío Ventura Corroza lehen alkateordea nire ordez ari dadila Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, aurtengo uztailaren 26tik abuztuaren 4ra bitarte, biak barne.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.

Azkoienen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1310551