144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lezkairuko Plan Partzialeko L-25.1, L-25.2, L-25.3, L-25.4 eta L-25.5 lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-13 (7/CU).

“L-25.1, L-25.2, L-25.3, L-25.4 eta L-25.5 lurzatien xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2013-05-14) argitaratu zen 2013ko ekainaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea L-25.1, L-25.2, L-25.3, L-25.4 eta L-25.5 lurzatien xehetasun azterlana, Iñigo Eugui Martinez de Azagrak Promociones Erro y Eugui, S.L. ordezkatuz sustatua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

“Araudia:

L.25.4 eta L.25.5 lurzatien nahitaezko lerokaduretan ez da inolako hegalkinik egiten ahalko.

L.25.1, L.25.2 eta L.25.3 lurzatietan, plano erantsian zehazten diren hegalkinak egiten ahalko dira, Plan Partzialeko araudi orokorrean ezarritako baldintzetan. Hegalkinak nahi bezala banatzen ahalko dira lurzati horien nahitaezko fatxadetan, xehetasun azterlanaren luzerarekin bat.

Etxesaileko planoa eta laukia aurkeztu dira; bertan biltzen dira lurzati bakoitzeko gehieneko hegalkinak.”

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310561