2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Taxoare karrikako 4an igogailua paratzeko Plan Berezia. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 2an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 02-JUL-13 (5/UV).
“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua eta Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2013ko ekainaren 18ko txostenari jarraikiz,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Taxoare karrikako 4an igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Juan Antonio Franco Usozek sustaturik Taxoare karrikako 4ko jabeen elkartearen izenean.
2. Errekerimendu egitea sustatzaileari, dokumentuaren behin betiko onespenaren aitzinetik, bertze ebaluazio ekonomiko bat aurkez dezan, espaloiaren urbanizazioa gauzatzeko kostuak barnean dituena.
3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”
Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1310470