2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko hamasei lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu hutsen esleipena
“Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko hamasei lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2013ko apirilaren 25eko ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2013ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Ikusirik deialdiko epaimahaiaren akta eta izangaiek hautatu dituzten lanpostu hutsak, ondoko hau ebatzi dut:
1.–Honako lanpostu hauek esleitzea:
María Reyes Belzunegui Eslavari 208 lanpostua, Donibane Haur Eskolari atxikia.
María Jesús Doñate Asenjori 407 lanpostua, Haurtzaro Haur Eskolari atxikia.
Izaskun Resano Apezarenari 1104 lanpostua, Rotxapea Haur Eskolari atxikia.
María Carmen Álvarez de Eulate Fernándezi 704 lanpostua, Mendebaldea Haur Eskolari atxikia.
2.–Lanpostuaren jabetza hartzeko eguna finkatzea, 2013ko abuztuaren 1a izanen baita.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."
Iruñean, 2013ko uztailaren 1ean.–Mahaiburua, Fermín Alonso Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L1310364