144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren menpeko Talentuaren PIN bankua izeneko fitxategi automatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, aldatzen duena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko modu bakarra dago: xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Maiatzaren 2ko 156/2013 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren menpeko Talentuaren PIN bankua izeneko fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortu zen. Foru agindu hori 2013ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an.

Aurreikusi da fitxategi horretako datuak laga edo jakinaraziko direla, eta hori, akats baten ondorioz, ez zen argitaratu fitxategia sortu zuen foru aginduan. Horregatik, bidezkoa da foru agindu hori zuzentzea, Talentuaren PIN bankua izeneko fitxategi informatizatuko datu pertsonalak lagatzea edo jakinaraztea zilegi izan dadin.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak horren alde eman duen txostena ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. artikulua. Maiatzaren 2ko 156/2013 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den moduan. Haren bidez, Talentuaren PIN bankua izeneko fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortu zen.

2. artikulua. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzura eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. artikulua. Fitxategi horiek aldatu izana Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean behar bezala jaso dadin.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, María Lourdes Goicoechea Zubelzu.

I. ERANSKINA

Maiatzaren 2ko 156/2013 Foru Aginduaren eranskinaren aldaketa, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den moduan. Haren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren menpeko Talentuaren PIN bankua izeneko fitxategi automatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortu zen.

Maiatzaren 2ko 156/2013 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, honela:

Fitxategia: Banco PIN del Talento. Inskripzio kodea: 2131580001.

Aldaketa:

d) Datuak laga edo jakinaraztea.

Enpresa eta partikularrei laga edo jakinaraztea, fitxategian alta egin ondoren. Ukitutakoek adostasuna eman beharko dute aldez aurretik.

Iragarkiaren kodea: F1310077