144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 1/2013 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu bereziak:

531-62300 kontu-saila. Bideak konpontzea: 30.000 euro.

–Kreditu gehikuntza:

432 62300 kontu-saila. Ohiko konponketak: 14.000 euro.

Guztira: 44.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Finantzabidea:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 44.000 euro.

Guztira: 44.000 euro.

Morentinen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarín López.

Iragarkiaren kodea: L1310529