2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Belar enkantea
Los Arcosko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko bazkatokietako belarren aprobetxamendua esleitzeko: Cuevaren herena, Baurin Yániz eta Cuevaren herena, El Charcal eta Los Llanos, herritarren arteko esleipen zuzena egin ondoko soberakinak baitira.
Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, behar bezala argitaraturik. Enkantea Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, goizeko 9:00etan.
Baldintzen agiria ikusgai dago udal bulegoetan, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1310526