2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Laborantzako lurzatien enkantea
Los Arcosko Udalak, 2013ko uztailaren 5ean egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, herrilurretako lurzatiak urtebeterako emateko.
Lehen enkantea Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epea iraganik, eta garaiz jakinaraziko da. Enkantea Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, goizeko 10:00etan.
Enkante hori arautzen duen baldintza agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2013ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1310522