2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Arau Subsidiarioak. Hasierako onespena U.E.-18 urbanizatzeko proiektua
Alkatetzaren uztailaren 9ko 56/2013 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu da:
“1. Hasiera batean onestea “Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioen U.E.-18 urbanizatzeko proiektua”, Rafael Martínez Lizanzuk prestatua, Estproingar, S.L.P.eko industri ingeniaria baita, bisa kolegialik gabekoa, 2013ko ekainean, Lodosako Udaletxean 1518 sarrera zenbakia eman baitzioten, 2013ko uztailaren 1ean. Sustatzailea da Lodosako Arau Subsidiarioen U.E.-18 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordea, helbidea Lodosako Erriberako etorbidea, 1, 1. solairuan (31580) duena (V71089940 IFK). Haren tramitazioa eginen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz.
2. Onespena sustatzaileari jakinaraztea. Hark ordezkatzen ditu U.E.-18 exekuzio unitatearen eremuan hirigintzako aprobetxamenduko lurzatiak dituzten jabe guztiak. Beraz, berari dagokio unitate horren urbanizatzeko obrak erabat egitea eta gaur egun dauden azpiegitura guztiekin lotzea, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresa kontsultatuei ere jakinaraztea. Erregelamenduari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogei eguneko epean, iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, tramitazioak aurrera egiten duela.
3. Gaiaren funtsari dagokionez, tramiteko egintza denez, hasierako onespenaren kontra ez dago inolako errekurtsorik jartzerik, ezertan ukatu gabe espedientearen jendaurreko epean aurkezten ahal diren alegazioak. Dena den, eta prozedurarekin loturik dauden formazko alderdiei dagokienez, ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta horren kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”
Lodosan, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1310231