2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Lapoblaciongo Kontzejuak, 2013ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lapoblacionen, 2013ko uztailaren 16an.–Udalburua, Julio Martínez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1310428