144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2013ko uztailaren 19an ezkontza zibila eginen da Itzako Udalean. Ezkontza hori Itzako Udaleko zinegotzi Reyes Gurrea Baigorroteguik eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horrenbertzez, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Itzako Udaleko alkateak, uztailaren 5eko 30/2013 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Reyes Gurrea Baigorrotegui zinegotzia eskuordetzea, ezkontza hori egiteko.

2. Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Eritzebeitin, 2013ko uztailaren 15ean.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1310370