144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Udal Plan Orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2013ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Plan Orokorreko araudian, 65. artikuluari dagokionez, azaleraren mugak ukitzen baititu, nekazaritzako biltegiak eta abeletxeak eraikitzeko, Jesús Esparza Valenciak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ibargoitin, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1310230