2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aurrekontuko 1/2013 aldaketa. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013. urteko aurrekontuko aldaketa. (1/2013 aldaketa Uharteko Udalaren aurrekontuan). 2013PLEN0016 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2013ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1310239