2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Kudeaketa hitzarmena. Hasierako onespena 2. poligonoko 409. lurzatia
Uharteko Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarza Armendariz ahizpekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, Zubiarte kaleko 25eko 2. poligonoko katastroko 409. lurzatiaren gainekoa (espediente zenbakia: 2013CONV0006).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2013ko uztailaren 11n.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1310236