1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
551/2013 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, graduatuondokoentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia ebazten duena, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan aritzeko.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 1133/2012 Ebazpenaren bidez, graduatuondokoentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia onetsi zen, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan aritzeko.
Eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2013ko urtarrilaren 16ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu zuen, baita ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak horri buruz emandako txostenean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Graduatuondokoentzako beka Sandra Blanco Gastaminza (72803915Z IFZ) andreari ematea, 56,4 puntuko balorazioa lortu baitu, ingurumeneko kutsaduraren prebentzio eta kontrolerako jarduerei buruzko ezagutzak eskura ditzan. Uztailaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31ra arte 5.608,32 euro jasoko ditu guztira, honela banatuta: sei hileko soldata, 934,72 eurokoak. Horietatik 34,72 euro Gizarte Segurantzaren kuotari dagozkio.
Kopuru horiek denak 2013rako luzatu diren 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Bekak” izeneko 700000 70110 4809 411100 aurrekontuko kontu-sailaren kargura izanen dira.
2013ko abenduaren 31ra arte iraunen du bekak, eta urtebeteko aldietan luzatzen ahalko da, 3 urte egin arte gehienez.
2. Beka lortzen duenak bekari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, hurrenkera honen arabera:
1.–Blasco Alcusón, Maite (56 puntu).
2.–Vertiz Vicondoa, Josune (54 puntu).
3.–Lasheras Muro, Iñigo (54 puntu).
4.–Pérez Mateo, M.ª Gracia (54 puntu).
5.–Aragonés Martinez, Nerea (50 puntu).
6.–Malón Condón, Mikel (50 puntu).
7.–Leoz Ariz, Arantza (48 puntu).
8.–García Suescun, Isabel (45 puntu).
9.–Ruperez Tirado, Esther (43,8 puntu).
10.–Jimeno Iriarte, Silvia (40 puntu).
3. Honako eskatzaile hauek deialditik baztertzea, Ebaluazio Batzordearen 2013ko urtarrilaren 14ko aktetan ageri den moduan:
Mikel Luciano Irisarri Zubiaur, Mikel Rivero Marcos, Jorge Igúzquiza Díaz de Rada, Miriam Ayesa Sagüés, Alexandrine Moriones Oyon, Iñigo Astrain Belarra, Fco Javier Garro Flamarique, Adrián Alonso Corral, María Hernández Aranda, Andrea Azpíroz Irisarri, Virginia Rada Ojer, Adriana López de Goicoechea San Román, Leire Múgica Azpilicueta, Estíbaliz Esther García de Andoín Fernández, Aitziber Istúriz Caballero, Maite Alonso Iglesias, Amaya Okariz Ormaetxea, Leticia Santamaría Arana eta Beatriz Andueza Busto, 4. oinarriaren c) idatz-zatia ez betetzeagatik.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialari ere, argitara eman dezan.
Iruñean, 2013ko ekainaren 28an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F1310089