144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzekoa. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Genevillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Genevillan, 2013ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1310417