144. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Automoción Sostenible T+C, S.L. (LICACL4C/2013/7 espedientea). Jarduera: automozio lantegia eta motordun ibilgailuen abiadura-kaxa automatikoak konpontzea. Tokia: katastroko 3. poligonoko 194. lurzatia; posta helbidea: Comarca 2 industrialdea, B karrika, 5 (Barbatain).

Getze Galarren, 2013ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1310272