2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
BBBPBko hirigintza fitxetako aldaketa, lerrokadurei
dagokienez, Egaibar kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako eraikinetan. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen BBBPBko hirigintza fitxetako aldaketa, lerrokadurei dagokienez, Lizarrako Egaibar kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako eraikinetan, Egaibar kaleko 1eko jabeen elkarteak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako.
Lizarran, 2013ko uztailaren 8an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1310208