2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Aurrekontuko 2/2013 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 2/2013 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Erabaki diren kreditu bereziak:
2. aldaketaren espedientea.
Kontu-saila: 1-4322-62201: maisu-maistren etxeko igogailua. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Kreditu berezia: 7.500,00 euro. Emaitza, guztira: 7.500,00 euro.
Kontu-saila: 1-421-62201: gas-galdara instalatzea haurtzaindegian. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Kreditu berezia: 4.840,00 euro. Emaitza, guztira: 4.840,00 euro.
Kontu-saila: 1-4321-60101: gaineko pasabideak kentzea. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Kreditu berezia: 9.000,00 euro. Emaitza, guztira: 9.000,00 euro.
Finantzaketa:
Kontu-saila: 1 870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”:
21.340,00 euro.
Donezteben, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1310228