2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Alkatetzaren 93/13 dekretua
Eskumenak bertze inoren eskutan uztea
Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2013ko uztailaren 9an, jarraian hitzez hitz jaso den ebazpena eman zuen:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Alkate gisa dagozkidan eskudantziak Oscar Mindeguia Bidegain lehenengo alkateordearen esku uztea, kanpoan naizenean (2013ko uztailaren 25etik abuztuaren 18ra arte) nire ordez ari dadin.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Donezteben, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1310226