2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Aldaketa, Cabredoko udal mugapean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek zorua aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzan
Cabredoko Udalak, 2013ko ekainaren 24an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 431/2013 eta 545/2013 epaiak eman ditu, Vodafone España, S.A.k eta France Telecom España, S.A.k Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantzaren kontra aurkeztu duten errekurtsoetan. Ordenantza hura 2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an. Horiek betez, Cabredoko Udalak honako hau erabaki du:
Lehenbizikoa.–Ordenantzaren testuan aldaketa egitea, epaien arabera. Hortaz, hona epaiek ukitutako artikuluen idazketa berria:
“3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.
Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.
5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.”
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cabredon, 2013ko uztailaren 12an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1310350