1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
168/2013 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 11 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdiko 1. oinarria aldatzen da, eta eskabideak aurkezteko epe berri bat ematen.
Maiatzaren 27an Barneko zuzendari nagusiak emandako 143/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 11 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 2013ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an.
Lehenbiziko oinarriko azkeneko lerroaldeak hauxe dio: “Deialdi hau dela-eta lanpostu hutsik gelditzen bada Agintariak Babesteko Dibisioan, lehendabizikoa Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Barne Segurtasunaren Dibisioko Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigadako Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldeari atxikiko zaio, Iruñean aritzeko, eta bigarrena Herritarren Segurtasunerako Arloko Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioko 1. Ekintza Taldeari, Iruñean aritzeko; lanpostu kopuru horretatik aurrera, hutsik gelditzen direnak lehiaketa berariazkoaren bidez beteko dira”.
Antolaketako zergatiengatik eta Agintariak Babesteko Dibisioko langileekin lotutako arrazoiengatik, ez da komeni gaur egungo egoeran unitate horretan zerbitzu ematen duten langile kopurua murriztea.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 11 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdiko 1. oinarria aldatzea, azkeneko lerroaldea kenduz (deialdia maiatzaren 27ko 143/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2013ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 6an).
2. Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak.
Iruñean, 2013ko uztailaren 2an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.
Iragarkiaren kodea: F1310071