2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
2013ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena
Bakaikuko Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2013ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udaleko 2013ko plantilla organikoa. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Hasierako onespena 2012ko maiatzaren 16ko bilkuran erabaki zen eta hura 2012ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an.
Bakaikun, 2013ko uztailaren 18an.–Alkatea, Ion Tabar Cayuela.
ERANSKINA
Lanpostuak
idazkaria. Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %10. %25eko osagarri pertsonala, sindikatuekiko 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako akordioko osagarria. Egoera: Hutsik. Euskaraz jakin beharra: E.G.A.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %15. Sindikatuekiko 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako akordioko osagarria. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra.
Langileen izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Eunate Nicuesa Chacón. Iturmendiko eta Bakaikuko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %10. Osagarri pertsonala, %25. Antzinatasuna: 2009ko martxoaren 10az geroztik.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Bakaikuko eta Iturmendiko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da idazkariaren lanposturako, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.
Lan-kontratudunak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alejandro Galarza Zelaia. Osagarria: %15. Sindikatuekiko 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako akordioko osagarria. Antzinatasuna: 1994ko maiatzaren 26az geroztik.
Iragarkiaren kodea: L1310547